Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Jondoni Joaneko suak - Ekain dantza festibala

Jondoni Joaneko suak

Herriko gazteriak ekainaren 21ean, Jondoni Joane kari, Eiheraberri auzora gomitatzen gaituzte. Aperitifa Gogotik taldeak animatuko du kantu batzuk emanez, ondotik bazkaria (25€). Izena eman behar da Milena (06-83-62-51-11) edo Mathias (06-38-68-06-55) deituz. Arratsaldean mutxikoak Adartza taldearekin, eguna bururatuko da Jondonaneko suarekin.

Ekain dantza festibala

Jadanik aipatu ginuen, asteburu huntan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Bisita-tailerra familian - Hitzaldia - Xuti Gazteren elgarretaratzea - Palestinako bandera

Bisita-tailerra familian

Ekainaren 18an (14:00), Baionako Euskal Museoan etxea babesteko lehen ziren errituak ezagutzeko parada izanen da, ondotik sorkuntza ttipi batekin, eguzkiloreaz inspiratua. 5 urtetik gorakoei zuzendua da, 6 euro kostako du haurka, urririk helduentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Hitzaldia

Ekainaren 19an (18:00), Philippe Saubadinek mintzaldia eskainiko du Euskal Museoan,“Tradizioen bateragunea,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Erakusketa

Urtero bezala, gure herriak errezibituko ditu hemengo artista baten obrak Salha jauregian, udako arte erakusketarentzat. Iaz, Kolet Goyhenetchek eskaini zizkigun ehunka marrazki eder, eta aurten Bernard Hausseguy, artista eta arte irakaslea Euskal Herriko arte eskolan, etorriko zaigu bere obrak erakustera. "(Tas)rrricades" deitzen den erakusketa horretan, hamabost bat marrazki handi agertzen dira, erakusten dituzte hondakin pilaketa posapokaliptikoak, eta manifestazio batean altxaturiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Koru kontzertua - Irakur kluba

Koru kontzertua

Ekainaren 13an (21:00), Itsasoa Miarritzeko koruak kontzertua emanen du San Martin elizan. Sartzeek 12 euro kostako dute 14 urtetik gorakoentzat, turismo bulegoetan edo tokian berean salgai dira.

Irakur kluba

Usaia onak atxikiz, ekainaren 14an BTZ irakur kluba mediatekan bilduko da (14:30), larunbatarekin. Euskaraz izanen da eta urririk. Xehetasunentzat: 05-59-22-28-86.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Dantzari ohien elgarretaratzea - Konfirmazione eta komunione - Beila - Erakusketa - Musikaren besta

Dantzari ohien elgarretaratzea

Nafartar dantzari ohiak bildu dituen "Gure Dantzak" izeneko gertakaria ederki joan da ibiakoitzean, desfile, plazako emanaldi, arratseko afari eta dantzaldiarekin. Aro ederrak lagundurik, giro pollit eta koloretsuan bildu dira Baigorri, Iruña, Tafalla, Tutera eta iribaztarrak. 130 bat ziren orotara eta adin puxka bat ukanik ere, erakutsi dute ez dutela deus galdu heien trenpu eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Antzerki Ikastaldia

“Ibarra eszenan" lurralde proiektuaren baitan, Euskal Elkargoarekin partaidetzan, "€œantzerkia eta mugimendua" ikastaldia proposatua da. Ikastaroa ekainaren 15ean iraganen da (10:00-18:00), herriko gelan, ondotik emanaldia emana izanen da (20:00), deneri idekia. Barbara Rivas aktoreak, Jon Vernier dantzariak eta Hervé Estebeteguy taula-zuzendariak kudeatuko dute. Publiko ororentzat zabalik, euskaradunentzat eta erdaldunentzat. Ikastaroa kitorik da, baina aitzin izena eman behar da


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016