Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Ikusgarria

Ekainaren 28an (19:00), Hegalkadantza taldearen"Akelarre & Uma"ikusgarriaz gozatzeko parada izanen da pilota plaza handian. Uhabia ikastolak antolatu ekimena da hau. Sartzeak 5 eta 12 euroren artean kostako du. Tokiak atxiki daitezke Hello Asso plataformaren bidez.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Urruñar bat Gaza laguntzeko ibilaldian - Zubiak eraikiz, ikastolen proiektua - Muga Gabe zirku jaialdia uztailean - Urruña aldizkariaren kolaboratzaileei deia - Bixikenea eremuaren idekitzea - Hitzaldia - Talo besta

Urruñar bat Gaza laguntzeko ibilaldian

Israeldarrek Gazari ezarri dioten blokeoa hautsi nahian, mundu osoan ari dira ekimenak eta protestak antolatzen. Horietako bat izan da, ekainaren bigarren astean, zehazkiago ekainaren 13an ostiralarekin, Kairotik Sinaiko basamortua zeharkatuz, hau da, 48km eginez, Rafah-ko iraganbideraino antolatu zuten ibilaldi edo martxa herrikoia. Haien asmoa zen genozidioa eta blokeoa salatzea, eta ahal izanez gero, Gazan sartzea giza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Heriotze

Océane Pantxika Déa Léandri gaztea zendu da 19 urtetan, duela urtea deklaratu zitzaion leuzemiak eramanik. Hori ginuen Garaldeko Mattin eta Françoise Etchebarne-Heguyren alaba-ttipia, Katixa beren alabaren alaba. Ehorzte elizkizuna Angelun iragan da joan den astelehen arratsaldean, eta ondotik Bidarraiko hilerrian hobiratua izan da. Bizi duten memento dorpe huntan, Frédéric eta Katixa aita eta amari, Matteo anaiari, Mattin eta Françoise aitatxi-amatxieri eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Euskal mitologia - Mugaz gaindiko ikastaroa - Baxoko ahozkoa euskaraz - Biltxoko larunbatak

Biltxoko larunbatak

Ekainaren 28an (12:00-14:00), Maika Etxekopar, Claudine Arhancet eta Elsa Olicerik zintzur bustitzea alaituko dute Biltxokon.

Euskal mitologia

Ekainaren 29an (11:00), Euskal Museoaren bisita iraganen da familian, euskal mitologiaren gaiaren inguruan. Euskaraz eta frantsesez izanen da eta sartzeak 6 euro inguru kostako du haurka, urririk burasoentzat.

Mugaz gaindiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Mixel Itzainari azken agurra - Gaualdi goxo bat Elizaldian

Mixel Itzainari azken agurra

Elizkizun ederrarekin egin zaio azken agurra Mixel Itzainari Itsasun, iragan astelehenean zortzi, ekainaren 16an: bildutasuna, kartsutasuna, duintasuna, soiltasuna... Berari zoakion bezala. Xabier bere semeak, biolinista batek lagundurik, musika pieza biziki ederra jo dio meza denboran, diskurtso guziak balio zituena.

Nere partetik doi-doia erran nahi nuke, enetzat, Mixel izan dela "euskaldun-fededun" generoaren eredu garbia. Errotik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Sortze

Munixtako Xavier Goyenetche eta Amaia Salabarratz-i lehen haurra sortu zaie, seme bat, Ugo deitu dutena. Familia hunek bere egoitza Banka Marierainean du.Zorionak burasoeri eta Ugo ttipiari bizi luze eta urosa desiratzen diogu.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016