Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Berrikitan, Donapaleuko herriak proiektu lehiaketa plazaratu zuen herri barnean hutsik diren komertzio gelak betetzeko eta horrela herriari indar berria emaiteko. "Incroyable territoire", Frantzia mailan erabilia den baliabidean, asmatua izan da deialdi hau. 8 proiektu ateratu dira eta hauetan 4 sariztatuak izan dira: Tatiana Buschbaum, piltzartegi proiektuarendako; Amélie Drouet-Mirailh, Bertso Amikuze dendaren hartzeagatik; Claire Bonnefons eta Pablo Trigos, Platane ostatuaren hartzaile...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Bigarren aldikoz Amikuzen antolatua da "Euskal Herria Zuzenean" festibala. Iparraldeko leku anitzetan ibili ondoan 1996az geroztik (Arrosan, Idauze-Mendin, Heletan, Lekornen eta Irisarrin), Arberatze-Zilhekoan iraganen da ekainaren 27, 28 eta 29an. Ostiral arratsaldetik igande gau arte, 320 biztanle dituen herri hau kolore eta musikaz beztituko da. Bestalier eta laguntzaileentzat hitzordu garrantzitsua izanen da dudarik gabe.
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a Kontzertua Sarako elizan, Urtxintxa taldeak antolaturik, errearoaren 25ean asteazkenez (21:00). Erretreta Larzabal Aña eta Guerendien Kattin, horiek biak erretretan sartu dira, karia hortara, herriko kontseiluak eta beren laneko lagunek ohoreak egin dizkiete, errearoaren 20an ortzirale ilunabarrean, Lur Berri gelan. Añak 29 urtez egin du lan Herriko Etxeko bulegoetan eta Kattinek 22 urtez Herriko Etxeko gelen eta eskolen...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Kontzertua - Erretreta - Miñan - Pilota
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Ekainaren 29an (14:30), "Jone, batzuetan"filmaren proiekzioa eginen da Le Royal zinema gelan,Sara Fantovaegilearen presentziarekin. Huna sinopsia: "Jone 20 urteko neska da. Bilboko Aste Nagusian zehar lehen aldiz maitemintzen da. Bitartean, etxean, aurre egin behar dio bere aitaren gaixotasunaren aurrerapenari". Euskaraz, frantsesez eta gazteleraz ikusteko parada izanen da. Tokiak atxikitzeko:
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a Pilota Finalean Arno gorri xahar baten pare, lehen mailako Etchegaray-Arbeletchek astez aste partidak irabazten dituzte. Alta, joan den igandean Baigorriko kantxan, arrunt gaizki abiatua zuten beren finalerdia Urruñarrak-eko Elgart-Cigarroaren parean. Pentsa, 10-07, 21-08 galtzen ari ziren bainan 23tan berdindu dute eta gainera 28-23 aitzinerat pasatuz. Azken kintzeak gure bi Julien-en alde izan dira, 30-24 irabazteko. Orain, finala jokatu...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Pilota
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Arte erakusketa
1979an hasia, udaren hastapenean hilabete batez, Bardozeko arte erakusketak inguruko Europako eskualde edo herrialdeko artista ospetsuak errezibitzen ditu.
Aurtengo erakusketaren karietara, ekainaren 13an, Bernard Hausseguyk, artista eta arte irakaslea Euskal Herriko arte eskolan, erakusketa berriaren obrak aurkeztu zizkien estreinatzera etorri zirenei. Hamabost bat marrazki handi horiek hondakin pilatuak erakusten dituzte.
Nahiak,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016