Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Uztailaren 14an astelehenez, Belokeko abadian Belokeko frailetxearen 150 urteak eta Esperantzaren urte jubilarra ospatuko dira. Goizean (9:30) harrera eginen da, elizan hitzaldiarekin segitu aitzin (10:00), Jean-Michel Bortheirie anaiak emanen duena "150 urteko bizitza monastikoa Beloken" gaiaren inguruan. Ondotik (10:45), kantu errepikapena, meza euskaraz (11:00), bazkaria (12:30), "Bazko otoitza" fraileen hilerrian eta prozesioa elizaraino (15:00), kantu errepikapena (15:45) eta Bezperak...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Artetxean
Urte guziz bezala, udan jarduera edo aktibitateak iraila arte gelditzen dira.
Ostiral huntan, uztailaren 4an, urtean zehar iragan diren arte lantegien ondorioak aurkeztuko dira (18:00-20:00).
Txotxongiloak, zurgintza, argazkigintza, margolanak, mosaikoak, josteak: hauek dira aurten landu diren gaiak, artista edo ofiziale batek lagundurik.Lan eder anitz izanen da ikusgai.
Hilabeteko merkatua
Paradaz balia hau...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Pilota
Galtzaile
Ez dakit joan den astean aipatu arno gorri xahar hura ozpindu denez, bainan gure pilotariek jokatu finalerdi guziak galdu dituzte. Lehenik, Union Basque elkartearen konduko partidetan, palantxan, pilota betean, lehen mailako Maia Muscarditz-Katixa Vignau Tuquetek galdu dute 19-40 Itsasuarrak-ekoen parean. Xitoetan, June Pareau-Teixa Duhaldek ere galdu dute 35-40 Goizeko Izarraren aitzinean. Esku-huska, Iparraldeko pilota...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Amotzeko bestak
Uztailaren 4, 5 eta 6an, Senpereko besten segida hartzen dute, usaian baino goixeago, ez dute itzalik egin nahi Iruñeko edo Baionako besteri. Uztailaren 4a ostirala, pilotako finalerdiak izanen dira Mendionde trinketean (18:00 eta 19:00), zintzur bustitzea (20:00) eta zikiroa Ibiliz taldeak animatua (21:00). Etxerat itzultzeko taxiak urririk. Uztailaren 5a larunbata, pala txapelketaren 4 finalak (14:00-17:00),Amotzeko lasterketa, 8,5km (18:00),...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Beroa
Herriko Etxetik abisua: ikusten duzuen bezala, bero handiak ditugu mementoan. Goizetan leihoak etsi eta ilunabarrean ireki, ahal balin bada barnean egon, ez ahantzi edatea pinta bat ur edo bi, zuen burua ez balin baduzue ongi atzematen deitu 15 zenbakira.
Kontzertua
Sarako elizan, Azkaingo Larrun Kanta taldeak eginen du bere emanaldia uztailaren 16an asteazkenez (21:00).
Erakusketa
Larrungo...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Kontseiluaren azken berriak
Huna egin duen azken bilkuran kontseiluak hartu dituen bi delibero nagusiren berri:
Hazparnek, Euskal Elkargoak sortu egitura berezi batean parte hartuko du. Hunek jende elbarrituaren herrira hurbiltzea du helburu. Sail berean erran da Harana gaineko parkinetik eliza saihetsera jiteko igogailua uztailaren 12an estreinatuko dela.
Lekuineko bidean den lur eremu handia erosten ari da EPFL egitura. Lur hori Hazparneko herriak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016