Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Abesbatza kontzertua
Uztailaren 15ean (21:00), Arraga abesbatzak kontzertua eskainiko du herriko elizan. Euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez abestuko du. Ongi etorri deneri!
Muga Gabe festibala
Festibala iraganen da uztailaren 11tik 13ra. Ikusgarriak Urruñan, Biriatun, Beran eta Azkainen izanen dira. Uztailaren 11n, ostiralarekin, Azkaineko plazako aterbean, Rampante...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Errearoko egoera zibila
Heriotzak: Sasias Brigitte sortzez Devoucoux 70 urtetan 2025/06/06. Arburua Bernard 62 urtetan 2025/06/02.
Ezkontzak: Lanchas Sebastien eta Larraburu Caroline 2025/06/14.
Kontzertua
Sarako elizan, Azkaingo Larrun Kanta taldeak eginen du bere emanaldia uztailaren 16an asteazkenez...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
“Ziliportaka” zirku elkarteak bardoztar artistei deia zabaltzen die, agorrilaren 9an kabaret berezi batean parte hartzeko, eta ez da zirkua bakarrik izanen!
Elkarteak kabaret herrikoia proposatu nahi du, orduan talentu ttikia baduzu edo partekatu nahiko zenukeen dohain bat, beti amestu baduzu jendaurrean agertzea eta tauladara igatea, hemen duzu zure parada!
Kabaretean agertzeko jende bila dabil Ziliportaka elkartea: musika, dantza, kantua, antzerkia, zirkua, edo dena delako...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Uztaren Eguna Euskal Populuaren Oroilekuan
Senpereko Lapurdi 1609 elkartearen ekimenez, oroitarazia izanen da 1789ko frantses iraultzaren ifrentzua Euskal Herrian. Garai hartan sortu ziren giza eskubideak "droits de l’homme" delakoak, munduan zehar hedatu direnak. Baina Euskal Herrian nola bizi izan zen garai hura? Lapurdiko Biltzarren bukaera, Pirinio Beheretako departamendua, Sara, Azkaine, Itsasu eta ondoko herrietako euskaldunen deportazioa. Txomin Hiriart...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Zubi konkorreko besta
Usaiako besta hori ez baitzen antolatu joan den urtean, auzokoek elkarte bat sortu dute berrabiarazteko. Heldu den igande ilunabarrean ospatuko da (uztailaren 13a). Zikiroa ogitartean zerbitzatuko da (19:00) eta "Kristalak" musika taldeak alaituko du besta. Gauaz su artifizialak.
Pilota
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Finalak eta txapel bat
Abarratia pilota elkartea pozik dugu! Alabainan, joan den asteburuan izan diren Iparraldeko pilota batzordearen esku-huskako finaletan, 2 ekipa heldu baitira final nagusirat. Lehenik bigarren mailan, Mattin Durruty eta Xabi Harguindeguy ari ziren Senperen, Zuraideko ekiparen aurka. Emaitza frango tinkoa izan da partida guzian. Gure pilotariak oraino aitzinean ziren 26 et 23, bainan bururatzean amore eman dute. Panpi Dibar eta Jon Retegui...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016