Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Dolu - Kirola eta inklusioa - Kirola bakantzetan

Dolu

Jone Trement-ek utzi gaitu duela bi aste. Ukan zituen konbikzio eta izaera sendoari esker, bizitza osoan zehar hainbat borroketan engaiatu zen. Berandu ikasi arren, euskararekiko lotura berezia zuen, eta bere borroka pertsonala bihurtu zuen. Donibane Lohizuneko ikastolako andereño bihurtu zen. 1995ean, Ziburu Euskaldun zerrendako lehen hautetsia izan zen, eta hori izan zen bere ibilbide politikoan mugarri garrantzitsua.

Harrezkero, gure taldearen oinarri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Kontzertua - Urrizti gaina - "Trukean"

Kontzertua

Uztailaren 5ean (18:00), Eneritz Furyak eta Gailu taldeek kontzertua emanen dute Borderline Fabrikan. Sartzeak 10 euro kostako du.

Urrizti gaina

Iazko abenduan, Hendaiako herriak Urrizti gainaren jabetza eskuratu zuen, natura-gune paregabe hau urbanizaziotik babesteko eta herritar guziei idekitzeko. Hori dela eta, uztailaren 5ean (10:00-12:00), gune berezi hau ezagutzeko gonbida luzatua da. Oinez edo bizikletaz,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Herriko bestak - Karrikaldi - Udako ikastaroak

Herriko bestak

Uztailaren 9tik 13ra iraganen dira. Aurten ere programa aberatsa proposatua izanen da. Besteak beste, Baionako besta alternatiboak proposatuak izanen dira Patxa plazan, besta herrikoi, feminista eta euskaldunak izanen direnak. Hitzorduen artean, uztailaren 11n bertso saioa antolatua izanen da (12:30), Onintza Enbeita, Haira Aizpurua, Patxi Iriart eta Beñat Gaztelumendi bertsulariekin.

Bestetako egitarau guzia fetes.bayonne.fr webgunean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Pesta Berri - Herriko pestak

Pesta Berri

Aro ederrarekin iragan da aurtengo pesta berri. Goizeko meza eta prozesioa jende multxo politaren aitzinean pasa da. Bezperan berriz bildu dira meza eta desfile baten inguruan eta Xipri Arbelbide apeza ere kontent agertu da bere hitzetan. Elkartasunezko egun hori herritarren arteko momentu partekatu baten inguruan finitu da.

Herriko pestak

Uztailaren 4tik 7ra iraganen dira Donamartiriko herriko pestak. Horra gazteek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

220 bat ibilkari joan den igande goizean - Pilota

220 bat ibilkari joan den igande goizean

Joan den igande goizean, eskola giristinoko burasoek egin gomitari segida emanik, 220 bat ibilkarik parte hartu zuten "oinezko ibilaldi gormantak" deitu ekitaldian. Hau urte guziz antolatzen den ekitaldia da, (eskola publikoak berea antolatzen du maiatzaren lehenean), eta joan den igandean bero ikaragarria eginen zuela aitzinikusia baitzen,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Heriotze - Arrain sailtzailea - Pilota

Heriotze

Joseph Vieitez (denek "Pepito" deitzen ginuena) zendu da 84 urtetan. Ofizioz auto antolatzailea, bere entrepresa hamarka urtez kudeatua zuen errugbi zelaiaren parean eta adinak manaturik, Iholdira erretiratua zen. Suhiltzaile ere izan zen luzaz, Baigorriko kasernan. Doluminak Patricia eta Sylvie bere alaberi eta familia guziari.

Arrain saltzailea...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016