Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
"L’outils en main” elkartearen ikasturtea aitzineko asteartean bururatu da. Elkartearen helburua da gazteak eskulangintzan trebatzea. Aurten lehen aldikoz iragan da, Mathieu Membrede presidenteak eskertu ditu Urxuria gelan astero bildu diren gazteak, segitu dituzten ofizialeak, burasoak, hautetsiak eta elkartea sustengatzen duten partaideak. Laurence Samanos Larresoroko auzapezak ondotik hitza hartu du, ekimen hunen bultzatzailea da, Euskal Elkargoa eta Errobiko poloa eskertu ditu...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Bigarren aldikoz, EHZ festibala arrakastatsua Arberatze-Zilhekoan
Euskal Herria Zuzenean festibalak bigarren aldikoz arrakasta handia ukan du Arberatze-Zilhekoan. Bero handia izanik ere, 12.000 pertsona hurbildu dira ostiraletik igande arte. 40 bat talde agertu dira leku desberdinetan antolatuak ziren taula gainetan. Mahain inguruek ere arrakasta ederra ukan dute. Laguntzaileak nonbrean jin dira; beharrik, zeren lana...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Seaskak bigarren lizeo bat idekiko du Donapaleun, 2027ko irailean. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako 39 ikastolen 140 ordezkariek osatzen duten ikastolen kontseiluak hori deliberatu du joan den larunbatean Kanbon. Egun Baionako Etxepare lizeoa da euskarazko Ipar Euskal Herriko lizeo bakarra. Sail orokorra, lanbide heziketako animazio eta salmenta saila eta baxo teknologikoa eskaintzen dira bertan. 536 ikaslerekin, Baionako egoitzak gainezka egin...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Eskerrak Christophe
Gure herriko langilea, Christophe Puype, hamar urtez lan egin ondoan, joan da pausatzera, bere erretira dretxoa baliatuz. Karia hortara, Herriko Etxeak igorria zuen etxe orotara han izaiteko gomita. Partitze horrendako multxo ederra bildu da.
Auzapezak bere hitzaldian goretsi du Christophen lan denbora, isila, umila eta jendekina. Eskaini dio berak hautatu bidaia-txartel bat eta lore azau bat hunen andreari. Bururatzean, Christophek eskertu...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Arberoako ostiralak
Uztail eta agorrileko hilabeteetan Aiherra, Izturitze, Donamartiri eta Donoztiri herrietan aldizka iragaiten baitira, uztailaren 11koa Izturitzen izanen da Artetxea elkarteak beregain hartzen duen gaualdiarekin. Duela bi urte arrakasta gaitza ukan zuen arroltze moleta egileen lehiaketa antolatua da aurten ere. Parte hartzaileen eta aroaren arabera hautatuko da lekua: pilota plazan edo Artetxean.
Epaimahaikoek ikusi eta jastatu eta, arroltze...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Ekainaren 25ean, Herriko Etxeak Aristide Briand ikastetxe zaharraren eraldaketa estreinatu du, biztanle, hautetsi eta partaide anitzekin. Ate idekiek eraikin enblematiko horren eraldaketa ikusteko bidea eskaini die ikasle ohiei eta biztanleei. Orotara, 8 bizitegi badira, horietan lau T2 adinekoentzat eta lau T3 familientzat. Trukaketak eta elkartasuna sustatzeko gune partekatuak dira, bizi ingurumen segurua, helgarria eta egokituarekin.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016