Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Kermeza
San bladi-Baigurralde parropiak hautatu du heldu den igandean, 20an, bere urteko kermeza egitea Heletan. Huna egitaraua: Erregelun (8:00), hain preziatua den askaria idekia orori, orobat emazteek ere hauta dezakete gizonek bezala jatea edo kafe, xokolet edo dutea bixkotxekin 15 euro edo 6 euro. Ondotik meza nagusia (10:30). Mezatik lekura beti toki berean, zintzur bustitzea eskainia da orori parropiako elkartearenganik, denbora berean zozketaren argitzea izanen...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Joan den ibiakoitzean iragan dira Gure Doia trinketeko finalak, huna emaitzak.
Hirugarren mailan: Ourricariet-Duhalde 40/Ainciburu-Mendiburu 29.
Bigarren mailan: Etchemendy-Jaureguy 40/Inchauspe-Oçafrain21.
Lehen mailan: Alfaro-Maitia 40/Iriquin-Moustirats 24.
Ondotik, sarien emaitea, aperitifa eta azkenik afaria.Denek gaualdia goxo bezain luzea iragan dute. Eskerrak Xexili eta Nicolas-i lehiaketa eder hori antolaturik.
Bestalde, herriko plazako esku-huskako...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 17an ostegunez, PNR eta RNR proiektuen aurkezpena eginen da bilkura publikoaren bidez. Hitzordua Sanoki gelan emana da (19:00).
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 27an igandearekin, Ote Lore elkarteak harrizko zubiko pesta antolatuko du. Toka txapelketarekin hasi (12:00), eta zintzur bustitzearekin segituko da harrizko zubian. Ondotik, bazkaltzeko manera izanen da 25 eurotan, menua: 8 pintxoko platera, oilaskoa txilindron, ardi gasna eta bixkotxa, arnoa barne. Elixabet Etxandi eta Pettan Prebende bertsulariak presente izanen dira. Taloak eta musika segurtatuak izanen dira, Triolinak taldeak parte hartuko duela. Izena ematea beharrezkoa da...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Ostegun huntan hasi dira antzerki gaualdiarekin, ostiralean ohi den bezala zikiroa iraganen da Ixtaklok eta Holako Deluxe taldeek animaturik. Larunbatean haurren jokoak (15:00), pilota partida Mindegian Urmeneta/Pascual ariko dira Goñi/Erasunen kontra (17:00), arrastirian pintxo potea eta gaualdia bururatuko da Gatibu eta Zetak taldeen kontzertuarekin. Igandean meza (10:30), arratsaldean (16:30) Luhusoko Polliki dantza taldeak “Ireki ez hesteko” ikusgarri berria emanen du,...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Hermione laukotea elizan
Uztailaren 26an ibiakoitzarekin (20:30), Ortzaizeko San Julian elizan, Hermione soka laukoteak musikaldia emanen du. Laukote hori Bordele aldeko lau gaztek osatzen dute eta Parise eta Lyoneko kontserbatorioetan ikasketak eremaiten dituzte. Udan ateraldiak egiten dituzte musika klasikoaren sustatzeko eta ezagutarazteko. Ortzaizeko elizan, Beethoven eta Brahmsen musika zati batzu emanen dituzte. Sartzea urririk izanen da eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016