Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Goiti Aireelkartearen osagarri ona
"Goiti Aire" 3. adinekoen elkarteak, bere urteko biltzar nagusia joan den otsailaren 4an egin du, 40 bat kide bilduz Denen Etxeko gelan. Bat bestearen ondotik hitza hartu dute J-Louis Duguine lehendakariak, Frantxoa Christy diruzainak, Marijo Baum idazkariak eta Mayi Leparoux Departamenduko "Générations Mouvements" elkarteko arduradunak. Orokorki urtea ongi iragan da. Aste oroz elkartzen dira batzu eta beste mus partidetan, oinezko...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Hartzaro festibala
Gainean dugu kasik aurtengo Hartzaro festibala, abiatuko dena larunbat huntan Kaskaroten bisitarekin Baionan. Festibal iraupen osoan bi erakusketa egonen dira, lehena ''Bai ala bai'' mediatekan emanen dena eta bigarrena ''Art'Zaro'' Lapurdi gelan egonen dena. Bi erakusketak bisita daitezke urririk. Festibalaren egitaraua hauxe da: otsailaren 22a larunbata: Arruntzan Kaskarotak etxez etxe; (14:30) Lantz dantza ikastaldia Erdiko Etxean urririk; (20:00)...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Heriotze
Duela 92 urte Pokoinean sortua, Marie Antchagno zendu da. Sei haurridetan zaharrena, bizia Uztaritzen iragan du. Hiru semeren ama, nahigabe handia jasan zuen seme baten heriotzearekin.Doluminak familiari.
AIBAren biltzar nagusia
AIBA elkartearen biltzar nagusia zortzi egunez gibelatua izanik, otsailaren 15ean ebiakoitzez, Amerikanoenean (20:00) iraganen da. 2024 urtearen bilanaren egiteko parada izanen da, besteak beste...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Ihauteriak
Aurten ere, aspaldiko ohidurari jarraikiz, Kaskarotak etxez etxe ibiliko dira herriko auzoetan hiru asteburuz, heldu den larunbatetik goiti. Huna nundik nora ibiliko diren asteburu huntan: otsailaren 15ean larunbatez, abiatuko dira goizeko 9:00tan Ameztoitik, eta kurrituko dituzte Jauretxea, Etxegaraia, Agerria, Irigoinia, Irigoin-ttipia, Zelaia, Ordokia eta Iguzkian. Otsailaren 16an igandez, goizeko 9:00tan abiatuz, kurrituko dituzte Onddoria, Xerenda,...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Iparraldeko Orkestra elizan
Ortzaizeko herriaren laguntzarekin Iparraldeko Orkestra San Julian elizan ariko da larunbatean, otsailaren 15ean (20:00), bere 50 urteak ospatzeko antolatu duen musikaldia emaiteko. Strauss, Bizet, Gounod eta Ravelen musika emanen dute etorriko diren 13 musikariek eta horietan izanen da ere Dominique Descamps Bordeleko orkestran bakarlaria dena. Sartzea 16 eurotan izanen da tokian berean bainan aitzinetik erosten...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Herriko berri
Herriko Etxeak urte hastapen huntan egiten ari den obren berri eman du. "Eiheralde" programa aitzina doa, medikuntza gunea eta sozial egoitzak aurten bururatuko dira. 11 egoitza sozial eraikitzen ari dira, Bail Réel Solidaire-n bidez salduak dira. Errana izan denez badira oraino 4 egoitza saltzekoak direnak, interesatuek Office64 deitu behar dute (05-40-07-71-64).
"Amalurra" proiektuaren obrak hasiak dira. Gune horretan ostatua,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016