Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Ziburuko estudiantina
Maiatzaren 31n, Ziburuko estudiantina iraganen da Ravel, Fauré, Bizet, Saint-Saëns eta Debussyrekin. Hitzordua elizan emana da (20:30), urririk izanen da.
Euskal Liburu eta Disko Azoka
Aurten seigarren edizioa antolatuko dute Baltsan elkarteak eta Argia astekariak, ekainaren 7an iragaitekoa dena. Karia horretara, Aurelia Arkotxa poeta, ikertzaile, irakasle eta euskaltzain osoa omendua izanen da...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Maiatzaren 31n, Karma eta Panda Valium taldeek kontzertua eskainiko dute Xoko Ona ostatuan, arratsean.
Bestalde, ber egunean Kuku Bird eta Habia taldeek kontzertua emanen dute Serreseko kaperan (20:00). Sartzeak 12 euro kostako du. Kontzertua aitzin (18:00), pintxo potea izanen da.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Baztandarrak elkartearen bideoak
Onddoeneko animazio taldeak proposatu dio herriko elkarte bakotxari urtean barna film edo dokumental baten presentatzea herritarreri. Karia hortara, joan den otsailean, Otxaldetarrak elkarteak Mikel Erramuzperen "Nun habila Perkain" dokumental arrakastatsua erakutsi zuen. Maiatz undar huntan, Mattin Seychalek kudeaturik, Baztandarrak elkarteak bere uztaileko lasterkaldietako irudiak ditu presentatu joan den...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Integrazio Batzordeak eta Tula Laikak ekainaren 7an, elizan (20:00), kantaldia antolatzen dute. Entzuten ahalko dira besteak beste Xoroots, Amaren Alabak eta Trikirrika taldeak. Sartzea libre, benefizioak Integrazio Batzordearen alde.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Gizonetan, nazional 2 mailan, sasoineko azken partida iragan da, bainan azken hori biziki inportantea zen. Partida horrentzat gaitzeko sustengatzaile andana bildu da. Irisartarrek berdinketa egin dute Asson-ekin, 20-20. Maleruski, maila hortan egoiteko irabazi behar zuten. Biarnesek lortu dute, eta Irisartarrak N3 mailarat jautsiko dira, bote bat gehiago eskasean.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek berdinketa egin dute Lormont-ekin, 21-21.
Hunateko finalerdien kondu,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
"Donazaharre euskaraz" elkarteak antolaturik, ekainaren 6an (20:30), Mizpira gelan gaualdi goxo batera gomitatzen gaitu. Xendarineko ahizpak kantuz entzuten ahalko dira, Pantzo Hirigaraik "Pantzo man show" ikusgarria eskainiko du, Elixabet Etxandi, Xan Alkhat eta Ramuntxo Christy bertsulariak ere hor izanen dira. Sartzea 12€, kitorik 12 urte arte. Aitzin taloak eta edatekoak izanen dira.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016