Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a

Koru kontzertua - Hiri Besta lasterketa - Euskal Besta - Oroitzapen Hiria

Koru kontzertua

Abuztuaren 6an (21:00), Lapurtarrak koru taldeak kontzertua eskainiko du Santa Ana elizan. Kontzertua euskaraz izanen da, sartzeak 10 euro kostako du, urririk 16 urte arte.

Hiri Besta lasterketa

Abuztuaren 8an ostiralarekin iraganen da. Bi distantzia desberdin izanen dira, 5 eta 10 kilometrokoa helduentzat. Helduentzat abiatzea arratsaldez eginen da (19:00), haurrentzat berriz goizean (11:30)....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a

Gaueko merkatuak - Artzain xakur lehiaketa

Gaueko merkatuak

Badu hogei bat urte jada Les Vieux Machins elkarteak herriaren animazioan parte hartzen duela urte osoan. Urteak dira ere abiatu zituela udako gaueko merkatuak, urtetik urtera arrakasta indartuz.

Uztailekoak jada iraganak dira. Agorrilean hiru izanen dira, beti asteazkenetan: 6an, 13an eta 20an (18:00), Gaineko Plazan. Pleka partida izanen da (20:00), eta ere, artetik eta ondotik, zer jan eta zer edan: muskuilu-fritak eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a

Herriko obren berri - Izturitzeko merkatua

Herriko obren berri

Elizako aparkalekuaren berrantolatze lanak 2024 hondarrean hasirik ekain hastean bururatu ziren. Hau dugu, herri barnea berrantolatzeko zonbait urtez eginen diren lanen lehen partea. Lehenik etxe hondakinen bilketarako gunea berritua izan da Euskal Elkargoaren ardurapean, herriak parte harturik ingurumenean hobeki integratzen diren zutabe bereziak ezartzeko. Lanen kostua (zutabeen hornitzea): Euskal Elkargoak: 12.984€, herriak: 14.697€....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a

Ezkontza

Jatorriz Bigorra aldekoa den Ingrid Fajardo eta Oiloborrotegiko Xabi Elgart ezkondu dira. Muskildi Oskigilea etxean dira bizi.

Elgarrekiko izan dezaketen bizitza zoriontsuena haiei!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a

Serres-eko bestak asteburuan - Artzain txakur txapelketa - Bisita gidatuak - Dantzostatu ibiltaria Utsaleko aparkalekuan - Antzerkia kanpoan ostegunean

Serres-eko bestak asteburuan

Jakobeak ospatu nahian, urtez urte garrantzia hartzen ari dira, Azkaine eta Senperek partekatzen duten auzo huntako bestak. Alabainan gaitzeko egitaraua plantan ezarria dute. Ostiralean, abuztuaren 1ean, mus txapelketa (19:00), 100€-ko sariarekin, tokian bertan izen emaitea, parte hartzerako prezioa 10€, edari eta taloak ongi gozatzeko. Larunbatean, abuztuaren 2an, egun osoko programa, (9:00) meza, (10:00) pilotako final ttipia, (11:30)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a

Urruña Munduan kulturarteko besta - Uda Urruñan, kultura plazarat - Kontzertuak - Euskal kontzertua elizan - Aurkenerenaren olerki liburu berria - Erakusketak Bixikenean - Argazki erakusketa Posta gelan - Larrunen historia argazkietan - Herri kirol ikusgarriak - Pilota eskaintza

Urruña Munduan kulturarteko besta

Agorrilaren 17an, igandearekin, Urruña Munduan besta interkultural eta gastronomikoa eginen da herriko erdigunean eta pilota-plazan. 30 bat talde edo elkartek parte hartuko dute, eta izanen da musika, dantza, kirola eta bertako ekoizpenak dastatzeko erakusmahaia. Etekinak Emanik elkarteari eskainiko zaizkio, Peruko elbarrituak eta haien amak laguntzeko. Egitaraua plazan: gosaria (9:30) eta horren ondotik, aldizka, Kolonbiako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016