Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Heriotze

Ipar Amerikan Jean Pierre Sanchotena 85 urtetan zendu da.Beste anitz euskaldunen gisa, gaztean Ipar Amerikarat joan zen. Familiatua, bi seme eta bi alabaren aita zen. Jean Pierre zenarentzat, meza bat emana izanen da Aldudeko elizan, martxoaren 1ean (17:00). Doluminak familiari.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Kontzertua - Mus - Hitzaldia - Jean Etxepare - Hitzaldia

Kontzertua

Otsailaren 15ean larunbat arratsean (19:00), Nabasi taldeak kontzertua emanen du Kalostrapen. Euskaraz izanen da eta urririk.

Mus txapelketa eta kontzertua

Otsailaren 16an, Estitxu kolegioak mus txapelketa antolatzen du Zizpa gaztetxean (10:00). Ekipaka 22 euro ordaindu beharko dira. Izenak emateko: 06-88-33-65-65 edo 06-82-48-90-78.

Ondotik (18:00), Gurashow taldeak kontzertua eskainiko du. Jateko eta edateko izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Ganer hustea

Otsailaren 23an igandearekin (9:00-17:00), Garazi Baigorriko Iparralai musika eskolak ganer hustea antolatzen du Donazaharreko ezkerparetan. Izenak aitzinetik eman behar dira 06-83-80-84-54 zenbakira deituz. 3 metrok 13 euro kostako dute.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Heriotze

Serge Grattepanche Elizalarria etxeko bizitegi batean zegoena 59 urtetan zendu da. Sortzez Frantzia iparraldeko Caudry herrikoa zen, duela 10 bat urte Izturitzerat jina. Zenbait denboraz Lekuineko Boncolacenpresan lan eginik, azken urteak osagarri arrangura larriekin iragan ditu. Duela 2 hilabete agertu zitzaion minbiziak du ereman. Hemen gaindi bere auzo hurbilekoez bestalde nehor gutik zuten ezagutzen. Haren gorputza, familiakoek sorterri alderat joan dute erraustua izaiteko.

Beste...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Otsail ostegunak - Itoiz rock taldeari buruz - 2025eko Libertimendua

Otsail ostegunak Donapaleun

Palestinari buruz antolatua zen lehen otsail ostegunak 70 bat parte hartzaile bildu ditu. Memento gogorra eta hunkigarria!

Aste huntan, tokiko hazien berreskuratzearen erronkaz mintzatuko zaizkigu Niko Mendiboure (Hazi sarekoa) eta Marc Badal (Haziak liburuaren egilea).

Huna nola Zabalikek aurkezten duen gaia:

"Munduko bospasei multinazional berenganatzen ari dira hazi guzien jabetza genetikoa. Ondorioz, emeki-emeki haien...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Barkamenak - Heriotze - 2024ko bilana - Mus - Euskal Trail

Barkamenak

Baigorriko berri gutti edo kasik batere atzeman duzue Herria kasetaren aitzineko bizpahiru aleetan. Berriketariak barkamenak galdatzen dauzkizue bainan herritik falta zen azken aste hauetan.

Heriotze

Joseph Salaberia (Denek Ttotte Paotto deitzen ginuena) 82 urtetan pausatu da. Ofizioz hargin eta gero ekipamenduko langile izana, Okozen erretiratua zen aspaldi huntan. Doluminak Grazi alarguntsari, Babeth, David, Patxi seme...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016