Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 1ean iragaitekoak dira. Huna egitaraua: (14:00) egur jokoak haurrentzat, (16:00) krakada, (17:00) desfilea, (18:00) Zanpantzarren auzia, (19:00) bertsulariak eta (20:00) txaranga. Mozorro gaia "D letra" da.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Sortzeak
Koxkorreko Paxkal Antchagno eta Pantxika Bellecavek seme bat ukan dute, Auxtin deitu dutena.Familia hau Baionan bizi da.
Jatsun bizi diren Gortairuko Maitena Hirigaray eta Raphaël Haristoy-ri aldiz, bigarren haurra sortu zaie. Orain, Kimak jostatzeko egiazko panpin bat, Gana deitzen dena, ukanen du.Goresmenak bi bikoteeri eta bizi zoriontsu eta luze bat Auxtin eta Gana ttipieri.
Emaztearen eguna
Martxoaren 8a...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 6 eta 7ko Bordelerako egonaldia betea bada ere, lekuak gelditzen dira gainerateko oporraldirako. Egitaraua: Aviron Bayonnais errugbi talde profesionalaren entrenamendu bat, ibilaldia Suhalmendin, hondartzako errugbia, Burger quizz gaualdia, lerratokirako ateraldia, sukaldaritza tailerra... Denen zaletasunak asetzekoa izanen da! Harremanak: 05-59-24-65-58.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Otsailaren 16an igandearekin iragan dira herriko agiantzak. Auzapezak xeheki aurkeztu ditu aitzineko urteko obra eta erabakiak. Aitortu du heldu diren denborak zailagoak izanen direla, estatu partetik diru iturriek murrizketa ezagutzen baitute. Herriko lur batek emaiten du aukera gazte batzueri etxeen eraikitzeko. Dozierra hastapenean da, iduriz bide onean. Ondotik 70 lagun inguruk gozatu dute apairu bikaina. Biltze horrek erakusten du Suhuskunen belaunaldien arteko elkartasuna bizirik...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Dantza tailerra
Itsasuarrak batasuneko Itsas'arin taldeak "La bourrée" dantza tailerra antolatzen du otsailaren 28an ostiralez (19:00), Sanoki gelan. Ondotik, dantzaldia Folkablok baita Patxi eta Konpania taldeekin. Ogitartekoa eta edaria tokian berean. Prezioa 5€. Izen-emateak helbide elektroniko bidez:
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a Ama ibarlarra zuen Roger Arzubik, Larzabalen pasatu zuen haur denbora; Azkaine Harretxean eraman du zahartzaroa, 91 urtetan zendu delarik. Postan zuen lanbidea, Baionako postetxean zuzendari bururatzeko bere karrera ederra. Gogo argiko jendarteko gizona zen Roger, arduratsua, guziz euskaltzalea, bihotzekoa eta besteengana ekarria. Jatorriz larzabaldarra, herrian ehortzia izan da, Ahatsan bizi zen Patrick Mirande. Dolumin eta atxikimenduz gaude bi familiekin.
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Dolu
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016