Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

EHZren lehen hitzordua ibiakoitzean Arberatze-Zilhekoan


Ekainaren 27tik 29ra iraganen den festibala behar bezala prestatzeko, EHZk auzolan eguna antolatzen du ibiakoitz huntan, ekainaren 14an, Arberatzen (9:00). Egun hortako eginbehar nagusia, komunak festibaleko hiru egunetan izanen diren lekuan muntatzea. Erran gabe doa, denek elkarrekin bazkariteko parada izanen dela.

Ekainaren 18tik goiti, festibalaren muntaketa izanen da. Laguntzaile guziak ongietorriak izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Kontzertua - Minbiziaren kontrako liga - Zaldizko brigada

Kontzertua

Ekainaren 20an (20:30), Hostoak eta Hide The Sun taldeek kontzertua eskainiko dute Borderline Fabrikan. Kontzertua euskaraz izanen da, eta tokiak 10 eta 12 euroren artean kostako du.

Minbiziaren kontrako liga

Maiatzaren 26an, Kotte Ecenarro herriko auzapezak eta CCAS zentro sozialeko lehendakariak sinbolikoki eman dizkio lokaletako giltzak Pirinio Atlantikoetako Minbiziaren aurkako ligako lehendakariari, Marc Levesqueri....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Jondoni Joaneko suak - Ekain dantza festibala

Jondoni Joaneko suak

Herriko gazteriak ekainaren 21ean, Jondoni Joane kari, Eiheraberri auzora gomitatzen gaituzte. Aperitifa Gogotik taldeak animatuko du kantu batzuk emanez, ondotik bazkaria (25€). Izena eman behar da Milena (06-83-62-51-11) edo Mathias (06-38-68-06-55) deituz. Arratsaldean mutxikoak Adartza taldearekin, eguna bururatuko da Jondonaneko suarekin.

Ekain dantza festibala

Jadanik aipatu ginuen, asteburu huntan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Bisita-tailerra familian - Hitzaldia - Xuti Gazteren elgarretaratzea - Palestinako bandera

Bisita-tailerra familian

Ekainaren 18an (14:00), Baionako Euskal Museoan etxea babesteko lehen ziren errituak ezagutzeko parada izanen da, ondotik sorkuntza ttipi batekin, eguzkiloreaz inspiratua. 5 urtetik gorakoei zuzendua da, 6 euro kostako du haurka, urririk helduentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Hitzaldia

Ekainaren 19an (18:00), Philippe Saubadinek mintzaldia eskainiko du Euskal Museoan,“Tradizioen bateragunea,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Erakusketa

Urtero bezala, gure herriak errezibituko ditu hemengo artista baten obrak Salha jauregian, udako arte erakusketarentzat. Iaz, Kolet Goyhenetchek eskaini zizkigun ehunka marrazki eder, eta aurten Bernard Hausseguy, artista eta arte irakaslea Euskal Herriko arte eskolan, etorriko zaigu bere obrak erakustera. "(Tas)rrricades" deitzen den erakusketa horretan, hamabost bat marrazki handi agertzen dira, erakusten dituzte hondakin pilaketa posapokaliptikoak, eta manifestazio batean altxaturiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a

Koru kontzertua - Irakur kluba

Koru kontzertua

Ekainaren 13an (21:00), Itsasoa Miarritzeko koruak kontzertua emanen du San Martin elizan. Sartzeek 12 euro kostako dute 14 urtetik gorakoentzat, turismo bulegoetan edo tokian berean salgai dira.

Irakur kluba

Usaia onak atxikiz, ekainaren 14an BTZ irakur kluba mediatekan bilduko da (14:30), larunbatarekin. Euskaraz izanen da eta urririk. Xehetasunentzat: 05-59-22-28-86.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016