Ba ote dakixu? | 2020eko Uztailaren 02a

Ba ote dakixu?

Orreagako bataila

Nork ez du ezagutzen Errolanen kantua, frantsesez La Chanson de Roland? Baina nork ezagutzen du egiazko historia? 778an, Karlomagno (latinez: Carolus Magnus, frantsesez: Charlemagne) ez zen oraino enperadore baina jadanik Europako errege indartsuena. Aitzineko urtean, Paderborn biltzarrean, Sulayman-ek, Bartzelonako Waliaren mandatariak frankoen erregeari "Zaragoza hiria eta beste hiri batzuk ere entregatuko" zizkiola hitzeman zion. Sulayman Kordobako emirraren...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 25a

Berrogeiko gerla (8/8)

Ekainaren 17an, Bordeleko lizeo batetik, irratian, Petain marexalak, gobernuko presidente berriak, frantses soldadueri "borroka gelditzea" galdegin zuen. Egoera izigarri nahasgarria zen. Petainek erran zuen borroka gelditu behar zela alemanekin negoziatu aitzin! Frantses soldadu anitzek mezu hori entzun zutelarik gudukak gelditu zituzten. Milaka preso eginak izan ziren (1,5 milioi orotarat) egun horietan alemanek gerla segitzen baitzuten eta beti aitzinatzen baitziren. Sail hortan Petainen...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 18a

Bordele, "hiriburu tragikoa"

11n, alemanek Reims hartzen zuten eta Parise "hiri idekia" deklaratua zen. Gauez, gobernuak hegoaldera ihes egin zuen, lehenik Tours eta Muguet gaztelua arte, Briaren, nun 11ko arratsean, Reynaud, frantses gobernuko presidentea, Petain, gobernuko presidenteordea, Weygand, De Gaulle, gobernuan sartu zena ekainaren 6an, eta ingeles delegazio bat Churchill-ekin biltzen ziren. Reynaud-ek Churchill-i indar berri batzu eta lehenik Royal Air Forcen hegazkinak galdegiten zituen. Ingeles lehen...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 18a

Berrogeiko gerla (7/8)

Maiatzaren 25ean, Dunkerque aitzin, frantses armadan 60 dibisio gelditzen ziren, dibisio blindatu batekin bakarrik, 130 dibisioen kontra aleman armadan 10 dibisio blindatuekin. Weygand-ek estimatzen zuen 15 egun bazituela indarrak berriz antolatzeko. Baina bazakien alemanek denbora hori ez zutela utziko. Ekainaren 5ean, aleman aire armadak zuen ofentsiba abiarazten Pariseko bidea idekitzeko. Ber mementoan, Panzer-ek atakatzen zuten Amiens eta Peronnes-etik. Baina, frantses soldaduen morala...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 11a

Berrogeiko gerla (6/8)

Maiatzaren 26an, britainiar gobernuak erabakitzen zuen Gravelines ekialdeko portuak erabiltzea tropak ateratzeko, ontzidi eta aireko armadaren (Royal Air Force) laguntzarekin. Baina, Alemaniako ofentsiba izigarri bortitza zen eta aliatuen ezker saihetsa lehertua zen Belgikako kapitulazioaren ondotik. Belgikako armadak kapitulatu zuen maiatzaren 28an Lyseko batailaren ondotik. Bataila hori bost egunez hedatu zen 23tik 28a arte. Belgikarrek (britainiarren laguntzarekin), kuraia handi batekin,...

Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 04a

300 kilometro 10 egunez!

20an, Guderian-en dibisioak Amiens hartzen zuten, Abbeville aitzin. Arratsean, Guderian-en batailoi batek Mantxa kanala arte heltzen zen Noyelles hirian. Hamar egunez, alemanak 300 kilometroz aurreratu ziren! Frantses armada parte handi bat suntsitu zuten eta britainiarrez moztu zituzten. Ustekabekoa zen. Ez zuten oraino irabazi halere. Behar ziren oraino britainiar indarrak suntsitu eta frantses lehen armada, "Panzer bidearen" iparrean. 21ean, aliatuek, britainiarrek bereziki,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016