Hegoaldean | 2019ko Ekainaren 02a

Hegoladean

Baserriko uzta

Joan den urtean lehen esperientzia arrakastatsua egin ondoan, aurten ere Baserriko Uzta ekimena proposatua izanen da. Kulturaren bidez agroekologian oinarritzen diren laborari etxeak eta herritarrak elkartu nahi ditu ekimenak. Aurten hiru saio izanen dira: ekainaren 15ean Olatz Salvadorrekin Anuzitan (Araba), agorrilaren 31n Eñaut Elorrieta Pagolan (Zuberoa) eta azaroaren 9an Ruper Ordorika Eibarren (Gipuzkoa). Etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkari...

Hegoaldean | 2019ko Maiatzaren 23a

Hegoaldean

Hauteskundeak igandean

Heldu den igandean Hegoaldean hauteskundeak dituzte: Europako legebiltzarrekoak bai eta ere Herriko Etxe eta Diputaziokoak. EAJ izan litzateke alderdi bozkatuena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EH Bilduren aurretik hiru kasuetan EITBren inkestaren arabera. Inkestak PPren porrot handia aurreikusten du, Araban lehen postua izaitetik bosgarrenera pasatuko balitzateke.

Gasteizen Bildu, Bilbon eta Donostian EAJ

Euskal Herria Bilduk irabaziko...

Hegoaldean | 2019ko Maiatzaren 16a

Hegoladean

Uxue Barkos udal eta foru hauteskundeei begiratuz

Hauteskunde orokorrak iragan berri diren honetan, eta hauen emaitzak Nafarroako alderdi abertzaleentzat aski ahulak izan badira ere, Uxue Barkosek baikortasunez begiratzen die maiatzaren 26ko udal eta foru bozei. Hori adierazi du, segurik, azken lau urteetako lanaren ondorio nagusiak aurkezteko egin duen agerraldian. Nafarroako Gobernuko lehendakari eta Geroa Baiko hautagaiaren arabera, iraganak erakusten du herritarrek badakitela...

Hegoaldean | 2019ko Maiatzaren 09a

Hegoaldean

Hauteskundeak Espainiar Estadoan

Espainiako Alderdi Sozialistak irabazi ditu apirilaren 28ko hauteskundeak, 123 alki eskuratuz. Alderdi Popularra da bigarren indarra, baina beherakada handia jasanez, 66 ordezkari izanen ditu, aitzineko legegintzaldian baino 71 gutiago. Ciudadanosek 57 alki eskuratu ditu eta Unidas Podemosek 42. Vox ultra eskuineko alderdia kongresuan sartu da lehen aldikotz 24 alkirekin. PSOEk eta Unidas Podemosek 165 ordezkari batzen dituzte, eta gehiengo osoa...

Hegoaldean | 2019ko Maiatzaren 02a

Hegoaldean

Foru Hauteskundeak

Maiatzaren 26an eginen dira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Nafarroan, alderdiek beren hautagai zerrendak aurkeztu dituzte. Bozetarik aterako den parlamentuak hautatuko du Nafarroako presidente berria, eta mementoan ez da argi ikusten zein indar izanen den bere hautagaia presidente bilakatzeko gai. Lehia gogorra izan daiteke Navarra Suma eskuineko koalizioaren eta azken legealdian aldaketaren gobernua sustengatu duten indarren artean. Hona zein...

Hegoaldean | 2019ko Apirilaren 25a

Hegoladean

Aberri Eguna Hegoaldean

Ezker abertzaleak Iruñean ospatu du aurtengo Aberri Eguna, apirilaren 28ko hauteskundeek baldintzatu dutena. Otegik heldu den igandeko hitzordua aipatu du erranez "milioi bat boto ardietsi behar dituela ezker independentistak, eskuinari buru egiteko, independentzia, autodeterminazioa eta euskal presoen hurbiltzea ardiesteko". Jeltzaleak Bilbon bildu dira eta Andoni Ortuzarrek jakinarazi du jeltzaleak gobernuan ikusi nahi dituenak beharko duela autogobernua...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016