Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Espetxe politika

Konponbidearen eta giza eskubideen alde bermatzen den Sare herritarra elkarteak euskal presoek jasaten duten urruntze eta sakabanaketa politika salatzeko txostena igorri dio Nazio Batuen Erakundeari. Txosten horrek euskal presoek Frantziako eta Espainiako presondegietan ezagutzen dituzten bizi-baldintzak aztertzen ditu, haien egoera juridikoa salatzeko xedez....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Donostia saritua

Donostiak Gobernantza eta Politika Publikoetan berrikuntza eta jasangarritasunaren saria eskuratu du San Petesburgon, Nazio Batuen Turismoaren Munduko Erakundearen eskutik. Zehazki, hiriak turismo lehiakor, arduratsu eta jasangarriaren alde egiten duen lana aitortzen du sariak. Eneko Goia alkateak bere atsegina agertu du saria irabazi ondoan eta honela mintzatu da: "Donostiak eskuak zabalik hartu ditu beti bisitariak, baina errespetuz eta arduraz jokatzea garrantzitsua dela...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Pello Urizarren ordezkoa

Joan den ekainean, Pello Urizarrek EAko idazkari nagusi kargua eta bertze kargu politiko guziak uzten zituela iragarri zuen. EH Bilduko legebiltzarkide gisa haren lekua nork beteko duen jakin da berriki. Ander Rodriguezek ordezkatuko du Urizar Gasteizko Parlamentuan. Ander Rodriguez Lejarza Arrasaten sortua da, 1982an. Bere ibilbide politikoa 2003an abiatu zuen, sorterriko hautetsi gisa, eta 2015 arte iraun zuen eginkizun horretan. Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide ere...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Independentistak Sarea Diadan

Irailaren 11n iragan da Kataluniako Diada (gure Aberri Egunaren parekoa), eta urte guziez bezala, Euskal Herritik ere ordezkariak izan dira, hala nola Independentistak Sareko kideak. ANCk "Independentzia helburu" lelopean antolatu manifestaldian parte hartu dute. Euskal herritar guziak elkarri juntaturik ibiltzeko gisan, Bartzelonako Euskal Etxetik abiatu dira, Gran Viaraino heltzeko. Kataluniako eta Euskal Herriko borroken antzekotasuna agerian utzi eta indarrak biltzeko deia...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Global Green City saria Gasteizentzat

Gasteizek Global Green City Award saria eskuratu du iraunkortasun sailean egiten duen lanarentzat. Nazio Batuen Erakundeak ematen duen izendapen horrek mundu guziko hiriek iraunkortasunaren alde egiten dutena saritzen du.Gisa horretan, Arabako hiriburua izendapen hori jadanik erdietsia duten Curitiba (Brasil), Nantes (Frantzia), Yokohama (Japonia) eta bertze hiri batzuen zerrendan sartu da. Gorka Urtaran alkateak hiriaren hautagaitza defendatu du 52 herrialdetako 500...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Arrauna

Kontxako Banderaren estropadetako finala jokatu da joan den igandean Donostian. Gizonen sailean, Hondarribiko Ama Guadalupeko taldea doi-doietarik nagusitu zaio Orioko taldeari. Emazteetan aldiz, Oriokoek eraman dute lehen saria, Donostiako Arraun Lagunak taldearen aitzinean. Bestalde, estropaden final eguna baliatu dute Zubietako erraustegiaren kontrako ekintzaileek beren desadostasuna plazaratzeko, Kontxako hondartzan egin duten giza kate baten bidez. Antolatzaileen arabera,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016