Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

CAFek 700 milioi euroko kontratua lortu du Frantzian, 28 tren egiteko

CAFek 28 tren elektriko eginen ditu SNCF Frantziako tren konpainia publikoarentzat, 700 milioi euroren prezioan, Beasainen egoitza duen enpresak ohar bidez jakinarazi duenez. Tren berri batzuk Beasaingo lantegian eginen dituzte eta beste batzuk, Bagneres de Bigorreko lantegian. Konpainiak 30 milioi eurotik gorako inbertsioak eginen ditu Frantziako fabrikan. Kontratua oraindik ez dute sinatu, eta SNCFko administrazio kontseiluak berretsi beharko du tren eskaria urriaren 24an eginen...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Altsasuko auzia

Zortzi gazteen defentsak Auzitegi Nazionalaren epaiaren kontra aurkeztutako helegiteak aztertzeko, Auzitegi Gorenak saio publikoa egin du. Zigortutako zortzi gazteak absolbitu edo zigor txikiagoa jaso behar duten erabakiko du Gorenak hemendik aurrera,defentsaren helegiteen nondik norakoak entzun eta gero. Auzitegi Nazionalak 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkien gazteei, 2016ko urriaren 15ean Nafarroako herrian izandako liskarraren harira. Auzitegiak terrorismo...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Bernardo Atxagaren liburu berria

2 urteko lanaren ondoren, urrian kaleratuko du Bernardo Atxagak azken lana, "Etxeak eta hilobiak". Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den nerabe baten istorioarekin abiatzen da eleberria. Sei narrazio ditu guzira, autonomoak baina aldi berean "unibertso bakarrean" josten direnak, Atxagak dioenaz...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Irakaskuntza Hegoaldean

Hegoaldean abiatu den ikasturtean, ikasleen kopurua gutitu da. Hots, haur gutiago sortzen baita. 374 400 haur sartu dira ume eta lehen maileko eskoletan: 2 800 gutiago. Ondorioz 48 gela hetsiko dira. Ikasleen erdiak (%50,8) sare publikoan sartuko dira eta %67,8ak D osoki euskarazko ereduan. 3 eta 5 urteko ikasletan %80ak D eredua aukeratua du; B elebidunen ereduan %18,6 eta A gaztelerazko ereduan %13.6....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Euskararen erabilera hobetu da Euskaraldiko parte-hartzaileen artean

Orotarat, 225.000 herritarrek parte hartu zuten azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldiaren lehen edizioan, eta 2020ko udazkenean eginen da bigarren edizioa. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Topagunearen lankidetzarekin, Euskaraldiaren lehen edizioak herritarren hizkuntza ohituretan eragin zuela ondorioztatu du Soziolinguistika Klusterrak burututako ikerketak, "Euskaraldiak parte-hartzaileen hizkuntza-erabileran...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Metalgintzako langileak kexu

Milaka pertsona bildu dira Bizkaiko metalgintzako langileek deitu manifestazioan, lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko. 50 mila langilek egiten dute lan metalgintzaren sektorean Bizkaian. "Hitzarmen duin baten alde, Bizkaiko metalgintza greban" goiburupean, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek deitu dute manifestazioa. ESK, USO, CNT eta CGT zentralen babesarekin ; pentsiodunen mugimenduak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bat egin dute manifestazioarekin. Greba egin behar dute,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016