Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

11/13 sumarioko 45 auzipetu ez dira presondegian sartuko

ETAko presoei laguntza ekartzeagatik auzipetuak ziren 47 lagunak ez dira presondegirat joanen. 11/13 izeneko auzian, akusatuei leporatua zitzaien ETAko presoei laguntza ekartzea. Prokuradoreak galdera bakarra egin die: "Onartzen ahal dituzu leporatzen zaizkizun delituak?". Auzipetuek, banan-banan, "bai" erantzun dute. Ondorioz: 14 eta 8 urte arteko kartzela eskaeratik, gehienez 3 urte eta erdikora gutitua izan zaie prokuradoreak eta auzipetuen defentsak erdietsitako akordio horri...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

EH Bilduk eskatu du azaroko bozen kanpaina ez dadila erabili "probokaziorako"

EH Bildu koalizio abertzaleak eskatu du heldu den hauteskunde kanpainan, kasik eraginik ez botorik ez duten eskuineko alderdiek (PP, Ciudadanos eta Vox), Euskal Herriaren gaia, ez dezaten erabili, botoen lortzeko probokazioa eginez. EH Bilduko ordezkariak argitu du ez diotela inori ukatu kanpaina egiteko eskubidea, baina "probokazio estrategietan oinarritutako praktikak" baztertzeko eskatzen dutela. Gaitzetsi dituzte, besteak beste, Vox-ek Bilbon eta Donostian egin ekitaldiak,...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Espainian: gobernurik ez, berriz bozkatu behar

Espainian, alderdi politikoek ez dute azken hauteskundeen ondotik gobernurik osatu ahal izan. PSOEk, sozialistek ahalmena bazuten, Podemos, PNV eta katalandar alderdi baten laguntzari esker gehiengoa ardiesteko. Bainan Podemos eta PSOEk ezin izan dute akordiorik lortu: bakoitzak besteari bota dio porrotaren erantzukizuna. Beraz berriz bozkatu beharko dute Espainiar estatuan azaroaren 10ean...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Durangoko azoka: mahai atxikitzeko izen emaitea

Durangoko azokako 54. edizioan, abenduaren 5etik 8rat iraganen dena, mahaiak alokatzeko epea idekia da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakundek irailaren 30a arte dute izen emaiteko epea. Aukera desberdinak: erakusmahai handia edo ttipia alokatzen ahal da. Interesatuak direnek beharko dute Durangoko azokaren webgunean sartu eta "Nire Azoka" atalean izena eman....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

11/13 sumarioa

Joan den astelehenean hasi da euskal presoak laguntzeaz akusatuak diren 47 auzipetuen kontrako auzia, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Orotara, fiskaltzak 601 urteko presondegi kondena galdegiten du haientzat. Auzipetuen sustenguz eta 11/13 sumarioa bezala ezagutua den epaiketa salatzeko, manifestaldi jendetsua iragan da irailaren 14an, Bilboko karriketan....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 19a

Eudeleko presidente berria

Gorka Urtaran Gasteizko auzapeza izanen da Euskadiko Udalen Elkarteko (Eudel) lehendakari berria. Honela, Imanol Landa Getxoko alkate ohia ordezkatuko du karguan. Eudeleko zuzendaritza berria osatzeko zerrenda adostu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk. Urtaran presidente berriaren inguruan izanen dira Jose Antonio Santano (Irungo alkate sozialista), lehen presidenteorde gisa, eta Nagore Alkorta (Azpeitiko EH Bilduko alkatea) bigarren presidente orde karguan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016