Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Eusko Legebiltzarra ere klima-aldaketaz kezkatua

Nafarroako Gobernuak bezala, Eusko Legebiltzarrak ere klimaaldaketa hizpide izan du irailaren 26an. Ildo horretan, larrialdi klimatiko egoera deklaratu du, talde parlamentario guzien sustenguarekin, eta 2020ko aurrekontuetan oraingo egoera klimatikoak galdatzen duen "erabakiz eta premiaz jardutea" ahalbidetuko duten ekintza guziak martxan ezartzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak proposatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Zehazki, berotegi-efektua sortzen duten gasen...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Zinemira saria

Agur Etxebeste estreinatu den egun berean, Zinemira saria eskuratu du Jose Maria Lara Txepe ekoizleak. Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizle elkarteek euskal zinemaren pertsonaia ezagun baten ibilbidea ohoratzeko ematen dute sari hori. Txepe Lara (Madril, 1948) 1985ean hasi zen zinema munduan lanean. Hastapenean, kamera laguntzaile eginkizuna bete zuen. Geroago, ekoizle gisa, hainbat film ezagun plazaratzen parte hartu zuen, horietako bi, gorago aipatuak izan diren "Aupa...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Kilometroak Zarautzen

Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak besta Zarautzen ospatuko da urriaren 6an. Aurtengo antolatzailea Salbatore Mitxelena ikastola da. Leloa aldiz, Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! Zirkuituak hiru gune izanen ditu, eta leloaren hitz bakoitza gune baten izendatzeko baliatua izanen da. Ni izeneko gunea Malekoian ezarri dute, eta gazteenean pasatuak baina beti gazte sentitzen direnentzat pentsatua da, nagusiki. Herriko musika taldeak entzuten ahalko dira hor goizean: Skati,...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Bilbotik Madrilera oinez

Hego Euskal Herriko 30 bat erretretadunek (25 gizon eta 5 emazte) Bilbotik Madrilera joanen den oinezko martxa bat abiatu dute irailaren 24an. Mobilizazio honen bidez, bi aldarrikapen plazaratu nahi dituzte: erretreta sari duinak eskatu eta politikariei xahar-pagen auzian duten erantzukizuna beren gain har dezaten galdegin. Martxa urriaren 16an helduko da Madrilera, eta egun horretan elkarretaratzea eginen dute Diputatuen Kongresuaren aitzinean. Bertze ibilkari lerro bat abiatu...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Costa-Gavras: Donostia Sari 'politikoa

Costa-Gavras zinegileak jaso du 2019ko Zinemaldiaren lehen Donostia Saria. "Oso ohore handia" dela erran du Gavrasek, zinegileek "uste dugulako ez dela oso ezagunak diren sari horietako bat", baina "asko preziatua" da. "Oso harro nago, eta ohore handia izan da, miresten ditudan beste lankideek ere jaso dutelako", nabarmendu du. Gipuzkoako hiriburuko publikoaren aurrean Adults in the room pelikula aurkeztu du, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohiaren bizitza politikoaren...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 26a

Iruñea-Veleia auzia

Iruñea-Veleia Arabako arkeologia aztarnategiko idatzi batzuen ustezko faltsutzearen inguruko epaiketa 2020ko otsailaren 3an hastekoa da, baina lehenago, urriaren 14an, akusazio eta akusatuak batuko dituzte epaiketaren inguruko hainbat gai zehazteko. Zalantzan ezarri dituzten aurkikuntzen berri eman zuten akusatuek 2005 eta 2006 urteetan, aztarnategiaren kudeaketa Lurmen Gilen enpresari zegokionean. Zeramikaren gainean idatzitako grafitoak historikotzat aurkeztu zituzten, horietan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016