Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Trumpek iragarri muga zergek zer ondorio euskal ekonomian?

Donald Trump Amerikar Estatu Batuen (AEB) presidentak Europar Batasunaren kontra iragarritako mugazergek ondorio "kezkagarriak" izan ditzakete Hegoaldeko ekonomian, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez. Alor kaltetuena aeronautikoa izan liteke; jaz 245 milioi euroko salmentak egin zituzten Estatu Batuetan (AEB). Arnoaren sektorean ere ondorio kaltegarriak eragin lezazke, Arabako Errioxako arnoarentzat. AEB bigarren herrialdea dira salmentei dagokienez. Jaz, milioi bat botoila...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari

Euskaltzaleen Topagunea elkarteko lehendakari kargua hartu berri du Kike Amonarrizek, azken bortz urteetan postu hori betetzen zuen Elena Lakaren segida hartuz. Euskara elkarteen sailean esperientzia handia du Amonarrizek. 1980ko hamarkadan, Tolosaldea Berreuskalduntzeko Elkartean lan egin zuen, eta 1990eko hamarkadan, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldean. Elkarte horretarik abiatu zen, preseski, orain Euskaltzaleen Topagunea bezala ezagutzen den erakundea. Euskalgintzako bertze...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Txiki eta Otaegi

Irailaren 27an bete dira 44 urte Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituztela, Frankoren diktaduraren aginduz. Urteburu hori seinalatu du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, Zarautzen iragan den oroimen ekitaldi baten bidez. Egun hartan berean fusilatu zituzten ere FRAPeko militante Jose Luis Sanchez, Ramon Garcia eta Humberto Baena, eta haiek ere gogoan izan dituzte Zarautzen....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Azaroaren 10eko hauteskundeak

Hauteskunde orokorrak egin beharko dira, berriz ere, Hego Euskal Herrian eta espainiar estatuan. Azaroaren 10a finkatua izan da horretarako. Bozak hur biltzen diren aldi guziez bezala, EiTB Focusek inkesta plazaratu berri du. Honen arabera, Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke bozak Euskal Autonomia Erkidegoan. Jeltzaleek bozen %30,4 eta sei diputatu eskuratuko lituzkete, hots, joan den apirileko kopuru bera, eta bat gehiago ere bai, menturaz. Bigarren indarra PSE-EE...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Nafarroako Parlamentua hizkuntzaaniztasunaren alde

Nafarroako Parlamentuak "Europaren hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna zaintzeko eta indartzeko borondatea agertu du eta euskarak Europaren hizkuntza- aniztasunari egiten dion ekarpen berezia azpimarratu du. Irailaren 26an ospatzen den Hizkuntzen Europako Egunaren karietara egin ditu adierazpen horiek Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 03a

Nafarroako Gobernua eta klima-aldaketa

Nafarroako Gobernuak helburu nagusitzat hartzen du Klimaaldaketaren kontrako borroka. Horregatik, erakunde-adierazpen bat onartu du berriki, "larrialdi klimatikoari" buru egiteko. Testu horrek dioenaren arabera, klima aldaketaren ondorioak arindu ditzaketen neurriak hartzera engaiatuko da Foru Gobernua....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016