Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

EAko primarioak

Nafarroako Parlamentuko EH Bilduren bozeramaile den Maiorga Ramirez hautagai gisa aurkeztuko da Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusia izateko. Lehiakidea izanen du, haatik: Eba Blanco, EH Bilduko legebiltzarkidea. Hauteskunde primarioak urriaren 25ean eginen dira. Joan den udan Pello Urizarrek kargua utzi ondoan, EAk haren segida hartuko duena hautatu behar du. Hauteskunde primarioak antolatzeko prozesua eztabaidatsua izan da, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

UNESCOk Nafarroa saritu

UNESCO erakundeak Nafarroako Gobernua saritu du "Skolae: Berdin Bidean" programarentzat. Nafarroako Gobernuak 2017an sartu zuen ikastetxe publikoetan Skolae programa, eskolan eta eskolatik kanpo genero-estereotipoak kentzeko xedearekin. Hastapenean ikastetxe bakar batzuetan esperimentatu zen proiektua zabalduz joan da ondoko ikasturteetan. Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria Parisen eman diote Nafarroari, urriaren 11n, Neskaren Nazioarteko Egunaren karietara....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Argia aldizkariak 100 urte

"Zeruko Argia" kaputxinoen aldizkaria 1919an sortu zen. Geroztik izena aldatu badiote ere, - orain soilik Argia deitzen da-, astekariak beti bizirik dirau, euskaraz eta Euskal Herri osorako balore eraldatzaileak zabalduz. Argiaren mendeurrena urriaren 12an ospatu da Donostiako Alde Zaharrean, besta herrikoi eta parte-hartzailearen bidez, "deskoloniza gaitezen" lelopean. Argiaren irakurleak gisa orotakoak diren bezala, ospakizuna osatu duten jarduerak ere anitzak izan dira:...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Lemoiz Jaurlaritzaren esku

Sekula martxan jarri ez zen Lemoizko zentral nuklearraren lurrak EAEko erakundeen esku gelditu dira joan den larunbatean. Eusko Jaurlaritzak arrainhaztegi bat egin nahi du gune horretan. Mementoan, hiru inbertitzaile agertu dira proiektuarekin interesaturik. Eguzki izeneko talde ekologistak, ordea, erabakia gaitzetsi du, iduritzen baitzaio jokamolde horrek Iberdrola libratzen duela zentral nuklearra egon zen lurrak lehen bezala ezartzeko izan zitzakeen ardura ekonomiko...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Altsasuko epaia salatzeko mobilizazioak

Altsasuko gazteen kontrako epaia jakin eta biharamunean, haien burasoek urriaren 26rako manifestaldi handi baterako deia zabaldu dute. Hau Iruñean iraganen da. Bestalde, burasoek jakinarazi dute Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiraino joateko prest daudela, "injustizia" hori salatzeko....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Hondarribiko alardea

Aspaldiko urtetan Hondarribiko bestak hesten dituen alardearen auzia antolatzeko bidean jarri da. Oroit urtero kalapita saminak pizten direla soilik gizonez osatua den alarde tradizionala ren aldekoen eta alarde parekidea aldarrikatzen duen Jaizkibel Konpainiaren artean. Iduri luke aterabidea belaunaldi berriaren jarrera idekiari esker agertuko dela. Alabaina, alarde tradizionalean parte hartu izan duten Hondarribiko gazte talde batek agiri bat zabaldu du urriaren 8an. Horren...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016