Hegoaldean | 2019ko Urriaren 29a

Indarkeria matxista

Sara Majarenasen alaba hiltzera entseatu zen Stylanos Mezzineziren kontrako auzi erabakia ezagutzera eman da. Valentziako Lurralde auzitegiak 28 urteko presondegi zigorra eman dio Izar haurraren aita eta Majarenasen bikotekide ohia den gizonari. Halaber, epaileak Izar-en amari zauri psikikoak eragin izana leporatu dio. Kartzela-zigorraz bestalde, epaileak alabaren zaintza kendu dio aitari eta 37 urtez Majarenasengana eta alabarengana hurbiltzea debekatu dio....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Ehunka euskaltzalek Nafarroako Gobernuari "ausardia" eskatu diote Iruñean

Kontseiluak deituta, euskalgintzak elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko eta euskaldunen hizkuntz eskubideak berma daitezela aldarrikatzeko, "Berdintasuna, justizia eta kohesioa" lelopean. Euskararen jakiteari ez baitio baliorik emaiten Nafarroako zona mistoan. Nafarroako auzitegiek administrazioaren kontratuan euskararen balioari emandako "kolpea" salatu eta Foru...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Oroitzapenaren eguna: azaroaren 14an

Untsalaz azaroaren 10ean ospatu behar zen egun hori. Bainan hain xuxen hauteskundeak izanez egun hortan, Jonan Fernandezek Jaurlaritzaren izenean proposatu du egun hori azaroaren 14rat gibelatzea....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Euskadi sariak, Ramon Eder, Xamar, Daniel Innerarity eta Isabel Etxeberriarentzat

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak 2019ko Euskadi Literatura sarien irabazleak jakinarazi ditu: Ramón Eder (Palmeras Solitarias) Gaztelaniazko Literaturan; Juan Carlos Etxegoien "Xamar" (Etxera bidean) Euskarazko Saiakeran; Daniel Innerarity (Política para perplejos) Gaztelaniazko Saiakeran; Isabel Etxeberria (Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senaremazteak Alice Munroren lana) Euskarazko Literatura Itzulpenean....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Geolocalik, Ameropa Suitzar enpresari 250.000 tonelada potasa salduko

Geolocali, Muga minaren jabeak, potasa esplotatzen du, Undués de Lerda eta Urriés-n (Aragoian), Zangoza eta Xabierren (Nafarroan). Ameropa, suitzar enpresari, 250.000 tonelada potasa urtean saltzeko hitzarmena izenpetu du eta 500000 tonelada saltzeko 2022tik harat. Potasa ongailu eskaria azkar emendatuz doa eta Europak eskas handia jasaiten du. Geolokalik, 800 bat lanpostu sortu behar luzke Aragoien eta Nafarroan....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Behi esne ekoizleak gutitzen Nafarroan

10 urte barne, behi esne ekoizleen kopurua 260etarik 160rat jautsi da. Gaur egun 25 990 behiek 242 000 tonelada esne ekoizten dituzte. Beste leku askotan bezala, ekoizleen gutitzearen aurrean, behitegi erraldoiak agertzen dira: hara nola Soria aldean, 18 500 behiko betaldea baden, 200 000 tonelada esne ekoizten dituena....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016