Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Madrilgo gobernua eta jaurlaritza laster biltzekoak dira

Carolina Darias Madrilgo ministroa eta Josu Erkoreka jaurlaritzakoa biltzekoak dira Gernikako Estatutuak onartu eskumenak betetzeko. Hitzordua laster finkatzekoa dute eta lan taldea sortzekoa da transferentziak juridiko eta teknikoki nola bideratu aztertzeko. Jaurlaritzak jakinarazi du lehenesten duela transferentzia horien lehenbailehen egitea....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Antxoa: Kantauriko flotak eta Frantziakoak akordioa adostu dute

Kantauriko flotaren eta Frantziako Atlantikoko flota pelagikoaren ordezkariek akordioa adostu dute datorren udabe rriko antxoaren arrantzaldirako. Getarian Frantziako flota pelagikoaren ordezkariekin 2020ko bokartaren kanpainari buruz hitz egin eta alde bien arteko akordio bat lortu dute zehaztasunik eman gabe. Azken hamar urteetan indarrean izan den ituna bertan behera uzteko asmoa agertu dute frantziarrek euren interesentzat kaltegarria zela iritzita. Bizkaiko Golkoan bi flota...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

ETAk utzi armak atzeman dizkiete Frantziako bi poliziari

ETAk 2017-2018 urtetan entregatutako armategiaren zati bat berentzat gordetzeagatik bidegabeko jabetzearen delitua leporatu diete Frantziako Poliziaren ofizier eta komandante bati, ETArenak ziren 100 arma baino gehiago Arras hiriko (Pas-de-Calais departamentuan) gordeleku batean atxiki baitzituzten. Le Point aldizkari frantsesak kaleratu duenez, atxikitze biltegia iturri anonimo bati esker atzeman zuten agintariek. Bertan, 80 detonagailu, dozenaka arma eta munizio ugari...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Greba urtarrilaren 30ean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak urtarrilaren 30eko greba deitu du, ELA eta LAB sindikatuek eta EH Bilduk sustengatzen dutena. Pentsio, lan eta bizi-baldintza duinen alde deitu dute lanuztea. Alderdi gehienek EAJ, PSOE eta Podemosek greba salatu dute erranez, "Lekuz kanpo" dagoen greba "neurrigabea" dela eta grebari "kutsu politikoa" hartzen diote, lan baldintzen aldarrikapena alde batera uztea leporatuz sindikatuei. Gainera, Espainian Gobernu aurrerakoi bat...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

"Turistifikazioaren" kontrako protesta Donostian

Ehunka lagun bildu dira larunbat arratsaldean Donostiako Boulevarrean eta Benta Berri auzoan, Donostia erdiguneko "turistifikazioa" eta "funts harrapakariak eragiten ari diren etxegabetzeak" salatzeko. Etxebizitzarako eskubidearen aldeko hainbat plataformek deitu deialdia izan da, tartean, Kaleratzeak Stop Euskadik, Alokairuk, Zaharrean Bizi auzo-elkarteak eta Bizilagunekin elkarteak. "Air Bnb" bezalako plataformen bitartez eta inbertsio funts oportunistek familia...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Donostiako Danborrada

Urte guziz bezala, hitzordu nagusia handizki ospatu dute Donostiarrek eta aro ona lagun, danbor hotsak entzun dira auzo guzietan. 19 mila lagunek parte hartu dute (8.120 emazte eta 10.884 gizon) San Sebastian egunean. Danborradak, aurten, Jose Maroi Oiartzabal musika zuzendaria, 150. urteurrena ospatuko duen Union Artesana elkartea, eta Real futbol klub eta hockeya omendu ditu; Realeko taldeei, urrezko danborra eman diete. 151 danborradak Donostiako auzoetatik ibili dira ohi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016