Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Gobernu akordioa norekin?

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guzira, 176ko gehiengo osotik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero. Zeren bigarren itzulian boto gehienak biltzen dituena izanen baita garaile. Gobernua osatzeko koalizioak beharko ditu gutienez 169 boto: PSOE, Unidas Podemos, Mas Pais, PNV, BNG, PRC eta Teruel Existe dira aipatu sustengatzaile posibleak. Ciudadanos-ek argi jakinarazia du ez duela koalizioa sustengatuko. Koalizioari...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Hauteskundeak

Hauteskunde orokorrak iragan dira azaroaren 10ean, Espainiar Estatuan eta Hego Euskal Herrian, iragan apirilaren 28ko bozetarik ez baitzen gehiengo osorik atera. Hego Euskal Herriko 2.305.370 herritar deituak izan dira bozkatzera.Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, hauek dira emaitzak: EAJ, 7 diputatu (%32); PSE-EE 4 (%19,1); EH Bildu: 4 (%18,7); Elkarrekin Podemos: 3 (% 15,4). PP eta VOX alderdiek ez dute ordezkaritzarik erdietsi EAEn. Nafarroan, aldiz, Navarra...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Foro Soziala iheslarien itzulera aztertzen

Foro Sozial Iraunkorra osatzen duten erakundeak elkarretaratu dira Donostian, joan den larunbatean, iheslari eta deportatuen egoeraz bilana egiteko. Biltzar horretan oroitarazi dute oraino 42 lagunek osatzen dutela kolektibo hori: 33 iheslarik eta 9 deportatuk. Horiek guziak "tarteka eta modu ordenatuan itzultzeko prozesu bat zehazteko" adostasun zabala erdiestea beharrezkoa da Foro Sozialaren ustez. Iheslari eta deportatuen itzultzea errazteko, proposamenak egin ditu Foroak....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Langabezia

Langabezia %1,5ez emendatu da urrian Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %4,67z Nafarroan. Ondorioz, 147 199 langabe daude orain Hego Euskal Herrian: 115 341 EAEn eta 31 858 Nafarroan. Hala ere, 2018ko urriarekin konparatuz, orduan baino langabe gutiago dagoela ohartarazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Literaktum

Literaktum letren Donostiako jaialdia iraganen da azaroaren 11tik 24ra. Aurtengo edizioak literaturaren eta feminismoaren arteko loturak agerian utzi nahi ditu, eta emazte idazle anitzek parte hartuko dute ekimenean. Bakoitzak bere ikusmoldea emanen du identitateaz, feminismoaz eta arte-sorkuntzaz. Baina bertze gai batzuk ere jorratuko ditu Literaktumek, hala nola Europaren kultura, hizkuntza eta literatura aniztasuna, poesia bizitzaren motor gisa eta identitatea. Karia...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

EA alderdiko krisia

Astekari honetan jadanik aipatu izan dugu nolako krisia piztua den Eusko Alkartasuna alderdian, idazkari nagusia hautatzearen karietara. Alabaina, alderdiak bi ildoen arteko zatiketa pairatzen du: alde batetik, sektore kritikoa, eta bertzetik sektore ofiziala. Azkenean, auzitegira heldu da bi sektoreen arteko lehia. Maiorga Ramirez buru duen ildo kritikoak salatu zuen idazkari nagusia hautatzeko prozesuan afiliatuen datu guziak eskuratzeko ahalik ez ziela eman...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016