Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Brouard eta Muguruza omenduak

Duela 35 urte hil zuten Santi Brouard ezker abertzaleko buruzagia Bilboko bere iker-gelan. 30 urte bete dira, berriz, Josu Muguruza Herri Batasunaren parlamentaria Madrilen tirokatu zutenetik. Azaroaren 21ean, omenaldia egin diete biei. Lehenik Bilboko Ametzola parkean Brouarden oroitarriaren aitzinean eta gero Errekalden, Josu Muguruza bizi izan zen auzoan iragan dira oroimen ekitaldiak. Josu Muguruzaren alaba eta Egiari Zor fundazioko kide den Ane Muguruzak hartu du...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Euskal Herriko gazteen sarea

Euskal Herri osoko gazteen artean sarea osatu nahi dute Eusko Ikaskuntzak, Euskadiko eta Nafarroako gazteriaren kontseiluek eta Udako Euskal Unibertsitateak. Horretarako hainbat foro antolatu dituzte, lau gai nagusi lantzeko xedez: hezkuntza formala eta ez-formala, gobernantza, ongizate materiala eta euskara. Foroek bi fase ukanen dituzte. Lehenbiziko fasean 3 elkarretaratze eginen dira: hasteko, abenduaren 14an Donostian. Ondotik, Iruñean elkartuko dira, otsailaren 8an, eta...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Durangoko Azoka

Durangoko Azokaren 54. edizioa aurkeztua izan da joan den astean. Aurtengo honek izanen dituen berritasunak azpimarratu ditu, bereziki, Gerediaga elkarteko lehendakaria den Nerea Mujikak. Azoka gero eta handiago egiten ari dela eta, espazio berri bat erabiliko dute, Landako gunearen gibelean dagoen Musika Eskola. Honetan iraganen dira estreina ekitaldia, Gogoetaren Plaza eta DA! PRO egitasmoa. Azken ekimen hau baliatuko du Azokak Euskal Herriko programatzaile eta musikaren...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

"Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia" izeneko kongresua iraganen da Donostian, abenduaren 11 eta 13 artean. Ekitaldi hau Jakinek, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute, zegamar filosofoaren ekarpena aztertu eta lantzeko xedez. Filosofia, politika, hizkuntza, kultura eta literatura aztertu izan ditu Joxe Azurmendik. Horren lekuko dira argitaratu dituen 41 liburuak eta 500 bat artikuluak. Azurmendiren obraz gogoetatzeko, 50 aditu elkartuko dira San Telmo...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 27a

Zubietako erraustegia

Azaroaren 28 honetan hasi da hondakinak erretzen Zubietako erraustegia. Mementoan, entseguak eginen dituzte, eta 2020ko martxoan jarriko da martxan. Jose Ignacio Asencio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak erran du martxotik aitzina Zubietako plantan tratatuko direla Gipuzkoako hondakin guziak. Asencioren ustez, azpiegitura honek aro berri bat zabalduko du Gipuzkoarentzat: orain arteko bertze zabortegi guziak hetsi ahal izanen dituzte, eta ez dute hondakinik igorriko bertze...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Bateragune auziko defentsak zigor epaia baliogabetzeko helegitea aurkeztuko du

Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman du defentsak Bateragune auziko epaiaren kontrako helegitea aurkez dezan. Helegitea onartuko balitz, baliogabe geldituko litzateke Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Arnaldo Otegi zigortu zituen epaia. Kartzela-zigorrak osorik bete zituzten bostek, baina epaia indargabetuz gero, bertan behera geratuko litzateke Arnaldo Otegiren 2021eko otsailera arteko inhabilitazioa eta, ondorioz, datozen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016