Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Zaldunborda Gelditu

Zaldunborda Gelditu izeneko plataforma sortu dute Hondarribian, udalak Gaintxurizketa inguruan eraiki nahi duen makrooutlet proiektua geldiarazteko helburuz. Zaldunborda guneak 28000 metro koadroko azalera izanen luke. Han ehun saltegi, ezantza posta bat eta 1 800 ibilgailurentzat aparkalekua aurkituko lirateke. Alta, joan den uztailean Lakuako Gobernuak ebatzi zuen hemendik aitzina gehienez ere 2.500 metro koadroko saltokiak eraiki ahalko zirela, Europako araudiak dioen...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Musika

Eñaut Elorrieta gernikar kantariak bakarka sortu duen bigarren diskoa argitaratu du, Elkar argitaletxean. "Deserriko kantak" lanaren ondotik, "Irteera argiak" plazaratu berri du. Bertze argi guziak itzaltzen direlarik pizten diren argiez mintzo da, eta horretarako "soinu natural eta berezien bila" joan da. Lehen zuzeneko kontzertua Andoaingo Bastero kultur gunean eskainiko du, azaroaren 22an. Ondotik emanen dituen kantaldien datak hauek dira: azaroaren 24an Urruñako Iturbidea...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Hezkuntza

Azken bi urteetan lan-gatazka bizi dute EAEko eskola giristinoetako langileek eta zuzendaritzak. Azaroaren 7 honetan hilabete bateko greba abiatu zuten baina bi egun geroago adostasun batera heldu dira itunpeko ikastetxeetako sindikatuak eta patronala. Beraz, greba deialdia ezeztatu eta joan den astelehenean normaltasuna itzuli da eskoletara. ELA, CCOO, Steilas eta LABeko ordezkariek eta eskola giristinoetako eta Aize-Izei erakundeetako buruek egin duten bilkuraren ondotik...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Euroeskualdea

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak ezohiko bilkura egin du Nafarroako jauregian, Iruñean, zuzendaritza organoak berritzeko eta Nafarroako Gobernu berriko kideak sartzeko. Maria Chivite Nafarroako lehendakariak kudeatu du bilkura, hau izanen baita 2020ko ekaina arte mugaz gaindiko erakundeko presidentea. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Akitania Berriko Alain Rousset, aldiz, bakoitza bere ordezkaritzaren buru izanen dira. Lehendakaritzaz gain, Nafarroak sei...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Emazteen bilkura Durangon

3.000 emazte bildu dira Durangon urtetarako ildoak zehazteko, eta hamaika hitzaldi, tailer eta mahai inguru antolatu dituzte horretarako. Bigarren egunean, sexualitatea eta indarkeriarik gabeko bizitzak izan dira aztergaiak. Mahai inguru zentralak: "Gorputzak eta sexualitateak" izan du lema. Jendetza bildu da eta gorputza eta sexualitatea landu dituzte, eskubide sexualak, sexualitate anitzak, sexofobia eta sexualitatearen inposaketa, besteak beste. Bigarren mahai inguru...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Atutxa, Knorr eta Bilbao xurituak

Auzitegi Gorenak baliogabetu du 2008ko apirilaren 8an emandako epaia, hots, Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Ganberako Mahaiaren kide ohia Gorka Knorr eta Kontxi Bilbao desobedientzia- delitua egotzita kondenatu zituen epaia. Hain zuzen ere, Gorenak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren ondorioz hartu du erabaki hori; Auzitegiaren iritziz, prozesu zuzena izaiteko aipatutakoen eskubidea urratua izan zen. Desobedientziagatik zigortu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016