Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Guggenheim 22 urte

Guggenheim Bilboko museoak ateak ireki zituen 1997ko urriaren 18an, duela 22 urte. Museoak publikoari ateak irekiz ospatu du 22. urtemuga. 22 urtez, 22 700 000 bisitari hartu ditu museoak arrakasta handiarekin. Alta proiektuak sekulako kritikak jasan zituen abiatzean, kasik alderdi guziek, sindikatuek, artistek berek kritikatu zuten. Museoaren eraikitzea 133 milioi euro gosta zen bainan lehen urtean berean, 144 milioi euroko diru sartzeak eragin zituen. 22 urteren buruan nehork ez...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Altsasuko gazteen aldeko ekimenak

"Altsasukoak Aske" plataformak herrian hainbat ekimen antolatu ditu azarorako, Altsasuko auzia duela hiru urte hasi zela gogoratzeko eta geroztik zazpi gazte preso daudela salatzeko. "Hiru urteko labirintoa" goiburu pean, kontzertuak, erakusketak eta Altsasuko auziaren gakoak aztertzeko mahaiingurua antolatu dituzte. Auzitegi Gorenak bederatzi urte eta sei hilabeterainoko presondegi zigorra ezarri zizkien Altsasuko gazteei duela hiru urte bi guardia zibilekin taberna batean izan...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Arrantza: hegaluzearen kanpaina hetsia

Hegaluzearen arrantza-aldia hetsia da hegoaldean, Europak Espainiako Estatuari ezarritako 16.620 tonako gehiengo kopurura arrantzatua dutelako. Kanpaina zuzenez baino lehenago hetsi da, baina arrantzale gehienak "pozik" agertu dira aurtengo denboraldiarekin nahiz eta kuota handitzea eskatuko duten, baita autonomia erkidego bakoitzak bere harrapaketa kudeatzeko askatasuna izatea ere. Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradiek 6.000 hegaluze tona harrapatu dituzte maiatzaz geroztik. Horien...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Eusko Alkartasunaren krisia

EAko Berme Batzordeak baliorik gabe utzi du alderdiko idazkari nagusi izaiteko Eba Blancoren izendapena. Halaber, Maiorga Ramirez-en hautagaitza baztertzeko Hauteskundeen Antolaketarako Batzordeak eman argudioak ukatu ditu eta, ondorioz, sektore kritikoaren hautagaiak primarioetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela azpimarratu du. Primarioak azaroaren 24an egitea proposatu du....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

"Sanferminak 78" elkarteak pleinta jarri du Marlaskaren eta Zoidoren kontra

"Sanferminak 78 Gogoan" elkarteak eta Fermin Rodriguez-ek (1978ko Sanferminetan hildako German Rodriguez- en anaiak) pleinta bat jarri dute ustezko gordetze eta erabilgaitz delituagatik Fernando Grande-Marlaska barne ministroaren eta Juan Ignazio Zoido ministro ohiaren kontrako dokumentuetan. "1978ko Sanferminetako gertakariak gordetzeko borondate nabarmena dago Estatuko Administrazioaren eta arduradun desberdinen aldetik", adierazi dute elkartetik. Pleinta 1978ko Sanferminen...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Eta Hegoaldean?

EAJk irabaziko lituzke azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan, botoen %32,6 eskuratuta, apirileko bozetan baino puntu bat gehiago. Emaitza horiekin, zazpi hautetsi ukan lituzkete jeltzaleek Madrilgo Kongresuan, egun baino bat gehiago. Bizkaian aterako luke EAJk zazpigarren diputatu hori, Elkarrekin Podemos-en kaltetan. Nafarroan, NA+ izango litzateke lehen indarra, botoen %28,5rekin, aurreko hauteskundeetatik puntu eskas galduta. EH Bilduk bi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016