Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Jaurlaritza Kaiku enpresako partaide

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Kaikuren kapitalaren parte bat erosteko, 6,6 milioi euro ordainduta: Kaiku Elikadura Korporazioko %7,31. Esne-produktuak eta laborantzako elikagaien produktuak merkaturatu, banatu eta saltzeko Kaiku enpresa nagusia da. Kaikuren bidez, tokiko laborariek ekoiztutako esnearen bilketa bermatzen da. Kaiku 1950eko hamarkadan sortu zen, eta gaur-egun, konpainiaren kapital soziala 82 milioi eurokoa da. Kaiku kooperatiba akzioen %10,79ren jabea...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

65 urtez goitiko biztanleak

2019an, 65 urteko eta gehiagoko biztanleak kondatu dituzte EAEn (%22,2) Espainian baino gehiago (%19,4); beste autonomia-erkidego batzuetan, %25etik gora dira adin horretakoak Asturiasko Printzerrian, Gaztela eta Leonen, eta Galizian, besteak beste. Europako beste herri batzuetako datuekin konparatuz, Italia bakarrik da EAEren gainetik, %0,4 bakarrik bada ere. Datuak sexuaren arabera aztertuz gero, emazteen %24,9 dira 65 urtekoak edo hortik gorakoak, eta gizonezkoen %19,5 dira...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Hiriburuetan

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan, gora egin du biztanleriak 2018an eta 2019an, eta Gasteiz izan da gorakada handiena ukan duena, 2.334 pertsona gehiago zenbatu baitituzte; Donostiak eta Bilbok 663 eta 620 biztanle irabazi dituzte. 2009 eta 2019 urteen artean Basaurik, Getxok, Portugaletek, Santurtzik eta Sestaok 1.000 biztanle pasa galdu dituzte. EAEko gainerateko udalerrietan, 2018an eta 2019an ez da gorabehera nabarmenik izan. Barakaldok irabazi du biztanle gehien,...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Euskadiko biztanleria: 2.188.017 biztanle

2019ko urtarrilaren 1ean, Euskal Erkidegoan (EAE) 2.188.017 biztanle zeuden, 2012ko datuak gaindituta, sekulan zenbatu herritar kopururik handiena. 2018ko datuekin konparatuta, EAEko populazioa 7.568 pertsonakoa izan da, Eustatek emandako datuen arabera. Lurraldez lurralde aztertu eta, hiru lurraldeetan goratu da biztanleen kopurua 2018an eta 2019an: Gipuzkoan da gehienik izan, 2.928 egoiliar gehiago baititu; duela bi hamarkadan hasitako populazioaren ildoari jarraitzen dio,...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 24a

Kataluniarekin elkartasunez

Milaka pertsona elkartu dira Donostian, Gure Esku plataformak deituta, Kataluniako auziaren kontra Auzitegi Gorenak plazaratu epaia salatzeko eta preso diren politikoei elkartasuna adierazteko ; "Erreferenduma ez da delitua" lelopean egin den manifestazioan. EAJ, EH Bildu eta Podemoseko buruzagi eta kargu publikoak, ELA eta LAB sindikatuetako arduradunak, erakunde sozialetako kideak eta milaka herritar protestara bildu dira, "injustizia izugarri hau" salatzeko jakinez 9 eta 13...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Aita Mari

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari salbamendu-ontziak Espainiako Itsas Agintaritzaren baimena ukan du, Mediterraneo itsasoan laguntza humanitarioa eman ahal izateko. Urriaren 16an abiatu da Pasaiako portutik, arropa, manta eta higienematerialarekin. Orotara, zazpi tona material eta 15 bat lagun daramatza ontziak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016