Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Altsasuko auzia

Altsasun 2016ko urriaren 15ean gertatu ziren kalapitetan auzipetuak ziren gazteen auziari buruzko epaia ezagutzera eman du Auzitegi Gorenaren Zigor saileko Aretoak. Gorenak hiru erabaki har zitzakeen: Auzitegi Nazionalaren zigorrak berretsi, zigorrak murriztu, edo gazteak zuritu. Azkenean, bigarren aterabidea hautatu eta zigorrak murriztu dizkie denei. Hala ere, zazpi gazteak preso geldituko dira mementoan, hiru urte baino gehiagotara kondenatuak izan direlako. Hiru urte...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Txirrindularitza

Euskadi Fundazioak Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunaren (UCI) onespena erdietsi du, eta ondorioz, UCI Pro Team kategorian lehiatuko da 2020tik aitzina. Fundazioko arduradunek jakinarazi dute heldu diren asteetan emanen dituztela proiektuari buruzko xehetasunak....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Mugaz gaindiko elkarlana

Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jean René Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea Gasteizen, Ajuriaeneko Jauregian elkartu dira urriaren 7an. Hego eta Ipar Euskal Herriko lankidetza instituzionala indartzeko xedez, memorandum bat sinatu dute bi lehendakariek. Hitzarmen horrek bi erakundeen arteko harremanak sendotuko ditu, eta etorkizunean bi gobernuek beren estrategiak bateratzea ahalbidetuko du. Lehen aldia da Jaurlaritzak eta Euskal Elkargoak...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Agour Heletako gasnategiak Lizartzan ireki du lantegi berria

Heletako gasnategiak lantegi berria ireki du Lizartzan. Enpresaburuak zehaztu du Idiazabal gasna eginen dutela Lizartzan eta horrela, Ossau- Iraty sor-marka duen gasnaren ekoizpenera batuz, lehenak bilakatuko dira bi jatorri izendapen hauek dituen gasnak egiten. Gasnategi berri honekin, Euskal Herriko produktuak eskaini, bertako ekonomia sustatu eta enplegu jasangarria sortuko du Tolosaldean: "Gure gasnategiaren irekierak enplegu berriak sortuko ditu eta, orotara, hamabi lanpostu...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Itsas uhainekin ekoitzi argindarra Lemoizen

Arrecife Energy Systems euskal enpresak Armintzan bizkaian ezarriko du, itsas uhainen energia argindarra egiteko baliatuko duen sistema. Jadanik horrelako beste sistema bat martxan ezarria du eta saioak eginen dituzte egingarritasuna frogatzeko. Derion kokatzen den Tacomi enpresaren laguntzarekin sortua dute sistema....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 10a

Zaldunborda komertzio zentroaren proiektua

Bidasoa eta Oarsoaldeko merkatari eta ostalariak kexu agertu dira, Hondarribin Zaldunborda gunean 28 mila metro karratuko komertzio zentro baten eraikitzea salatzeko. Proiektuari baimena eman dio udalak. Aldiz EH Bilduk moratorio bat galdatu du proiektuaren eragina aztertzeko. Zeren, orotara 20 000 metro karratuko komertzio zentroen proiektuak badira: Urbil zentroaren emendatzea, Zaldunborda Hondarribian edo Teresategi y Michelín Lasarten. Proiektuaren kontra agertu direnek diote...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016