Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Artea

Alemaniako Bremen hirian aurkitzen den Kunsthalle Bremen museo ospetsuko bildumaren parte diren 130 artelan ezarri dituzte ikusgai Bilboko Guggenheim erakustokian. Margolari famatuen obrak ikusteko parada izanen da, beraz, otsailaren 16 arte. XIX. mendeko klasizismotik abiatzen da erakusketa, eta erromantizismoa, inpresionismoa, postinpresionismoa gurutzatu ondoan, XX. mendeko inpresionismoa ezagutzera ematen du. 150 urtez sortuak izan diren obrak prezia daitezke hor eta leku...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

EA alderdiko idazkari nagusia

Urriaren 25ean egin beharrak ziren EAko idazkari nagusia izendatzeko hauteskundeak, baina azkenean, ez da bozkatze beharrik izan, hautagai bakar bat izanez: Eba Blanco. Honek urriaren 28an hartu du idazkari nagusi kargua. Hastapenean, Maiorga Ramirezek bere hautagaitza aurkeztu zuen, gero Eba Blancok, eta ondotik Juan Luis Cristobal Zendoiak. Baina Hauteskundeen Antolaketa Batzordeak Ramirez eta Cristobalen hautagaitzak baztertu zituen, ez zutelako galdegina zen abal kopurua...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Maravillas gaztetxea

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak zigorrik gabe utzi ditu nafar hiriburuko Rozalejoren jauregia okupatu, han Maravillas gaztetxea muntatu eta kalteak egiteagatik epaituak izan diren 22 gazteak. Auzi erabakian, epaileak dio ez dela froga sendorik gazteak zigortzeko, poliziak egun jakin batean eraikinean identifikatzeaz aparte, ez dagoela gazteen kontrako bertze seinalerik. Rosalejoren jauregiaren okupazioa gaitzesteko, segurtasun arrazoiak erabili zituen Nafarroako Gobernuak,...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldia

Urte hastapenean ohikoa bilakatua den euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldia aurkeztu du Sare plataformak. 2020ko urtarrilaren 11n Bilbon karrikara ateratzeko deia egin du Sarek. Manifestaldia "inflexio puntu garrantzitsua" izatea nahi du preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko plataformak. Mobilizazio horren bidez, Espainiako Gobernuari ausardiaz jokatzea eta espetxe politikan urrats gehiago eta lehenbailehen ematea galdeginen zaio....

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

Euskaltzaindiak jakinduria gizarteratzen

Andres Urrutia euskaltzainburuak agerraldia egin du Bilbon, Euskaltzaindiak erakundearen lehen mendeurrena ospatzeko 2018ko urritik 2019ko urria artean ospatu dituen ekitaldien balorazioa egiteko. Zabaldu duen mezu nagusia hau izan da: Euskaltzaindiak ehun urtez metatu duen jakinduria guzia gizarteari helarazi nahi dio, eta hedabide digital "berriak" erabiliz buru egin nahi dio zeregin horri, heldu diren ehun urteetan. Euskaltzainburuaren arabera, gizarteari zerbitzua...

Hegoaldean | 2019ko Urriaren 31a

EAEko aurrekontu proiektua

Eusko Jaurlaritzak EAEko aurrekontu proiektua onartu berri du, eta joan den ostiralean aurkeztua izan da Legebiltzarrean. 2020rako aurrekontu proiektua 10 milioi euro murriztu da aurtengoarekin alderatuz, Euskadik zor publikoa amortizatzeko behar ttipiagoa duelako. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak adierazi duenaren arabera, heldu den urtean aurten baino %2,9 gehiago (301 milioi euro) bideratuko ditu politika publikoetara. Halaber, Eusko Jaurlaritzak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016