Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Pirritx eta Porrotx "euskarafobiaren" biktima

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Iruñeako Baluarten azaroaren 29an egitekoak ziren Bizi Dantza ikuskizuna bertan behera utzi du Iruñeako udalak. Horren ardura aurreko gobernu taldearena dela dio udalak, kontratua "molde irregularrean" sinatu zuela aurreko Kultura zinegotziak. Udalaren erranak "aitzakia hutsa" direla dio Maider Beloki Bilduko zinegotziak, koalizio espainiazalearen "euskarafobia" gordetzeko. "Ez da kasu bakan bat. Euskararen ordenantza atzera bota eta...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea Udalbiltzako lehendakari berri

Udalbiltza Euskal Herriko udal hautetsien nazio erakundeak biltzarra egin du Durangon, eta ekitaldian, zuzendaritza berria aurkeztu dute. Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea izanen da Udalbiltzako lehendakari berria eta Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Irantzu Antoñana Vianako zinegotzia izanen dira lehendakariordeak. Xebax Christy Hazparneko zinegotzia ere zuzendaritzan izanen da, Euskal Herri osoko 1.050 hautetsik osatzen dute gaur egun Udalbiltza eta Ima Garrastatxu Durangoko...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Erretiratuen mobilizazioak

Aste buruan aldi bat gehiago erretiratuek manifestazioak egin dituzte. Hego Euskal Herriko erretiratuen mugimenduaren arabera, "nekatuta gaude gure aldarrikapenen erantzunen zain egoiteaz, promesen garaia amaitu da". Protesten maila "kalitate eta kantitate aldetik handitzea" proposatu dute. Datozen hiru hilabeteetarako aurreikusi dituzten mobilizazio nagusien berri eman dute arduradunek: azaroaren 16an, manifestazioak eginen dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Bernardo Atxagak Espainiako Letren Sari Nazionala jasoko du

Bernardo Atxaga euskal idazleak jasoko du, Espainiako Letren 2019ko Sari Nazionala, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen saria. 40.000 euroko ekarpena duen sariaren bitartez, "egungo espainiar literatura osatzen duen obraren egileen ibilbidea" aintzat hartzen dute. Atxagak poesia: "Etiopia" (1978), "Obabakoak" (1988), "Gizona bere bakardadean" (1993) eta "Soinujolearen semea" (2004) eleberriak idatzi ditu, besteak beste, eta joan den hilabetean "Etxeak eta hilobiak" bere...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Eusko Jaurlaritzak 10.700 etxebizitza erreberritu nahi ditu

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza sailburuak jakinarazi duenez, heldu den urtean 24 milioi euro bideratuko dituzte etxebizitzak erreberritzeko eta horrek 350 milioi euroko inbertsio pribatua ekar dezakeela uste dute. Helburua 10.700 etxebizitza erreberritzea da. Arriolaren Sailak 236,1 milioi euroko aurrekontua izanen du, jaz baino %5,7 gehiago. Aurrekontuaren %67 alokairura bideratuko dute eta %24 etxeak eraberritzera....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Sozialistek eta Podemosek gobernua osatzeko akordioa izenpetu dute

Pedro Sanchez Espainiako gobernu buru, PSOEko buruak eta Pablo Iglesias Unidos Podemoseko buruak koalizio aurrerakoia osatzeko akordioa izenpetu dute hauteskundeen biharamunean. Aitzineko hauteskundeen ondotik, sei hilabetez ezin izan zuten egin akordioa, egun bakar batez lortu dute. Egia da hauteskundeen emaitzak ez direla onak izan ez bata eta ez bestearentzat: bi alderdiek botoak eta hautetsiak galdu baitituzte. Baitezpadakoa zitzaien akordio batera heltzea maldan behera...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016