Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Urzategien berri

Azaro guziko denbora euritsu eta txarrak kaltetu du leku guzietan, urzo ihizia. Oraino anitz eta anitz urzo gelditzen dira, hegoaldera buruz beren bidaia ez dutenak oraino egina. Urzategiek ere pairatu dute aurtengo denboraldi eskasa: Etxalarko saretan 618 urzo harrapatu dituzte aurten. Napaleko saretan dute urzo gehienik harrapatu 1564, Oxkaxe 91, Lanne 631, Etxalar 619, Landibarre 594, Lekunberrin 291, Sara 186, Aldude 30....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Hiesa: 169 kutsatu 2018an Euskadin

Hiesaren kontaminazioak beti segitzen du hegoaldean: 2018an Hiesak kontaminatu 169 pertsona kondatu dira, 2017an baino gehiago (133). Horietarik %56 gizonezkoen arteko sexu harremanen ondorioz, %35 harreman heterosexuala eta %26 droga kontsumoari lotu infekzioak. Zoritxarrez jendek ez dute egoera irriskugarrietan, beharrezkoak diren preserbatiboak bezalako zaintze neurririk hartzen....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 05a

Estatus berriaren testuak aztergai legebiltzarrean

Azkenean, autonomia erkidegoaren estatus berriari buruzko hiru idatziak aurkeztuak izan dira Eusko Legebiltzarrean: alde batetik, EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko legelariek adostutakoa, nahiz eta desadostasunak izan beren artean, besteak beste erabakitzeko eskubidearen inguruan. Iñigo Urkullu lehendakariak "errealismoa eta erantzukizuna" eskatu ditu estatutu berria adostasun handiagoz onartu ahal izateko. "Gure erronka, guziona, autogobernu gehiago eta hobea lortzea da....

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Iruñeako udala: euskararen ordenantza

Iruñeako Udalak ezeztatu du aitzineko agintaldian onartu zuten euskararen ordenantza, eta horren ordez 1997. urtekoa ezarri du plantan. Erabaki horren hartzeko, Navarra Suma koalizioak sozialisten sustengua ukan du. Enrique Maya alkateak pentsatzen du EH Bilduren udal-gobernuak onartu zuen araudiak euskara inposatzen zuela, eta horregatik, euskararen erabilerari "normaltasuna emateko beharra" Udalari dagokiola erran du. Hemendik aitzina, udal-administrazioan lanpostua...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Bilboko geltoki intermodal berria

Azaroaren 27 honetan estreinatua izan da Bilboko geltoki intermodal berria. Honetan elkartuko dira aldirietako trenak, metroa, tranbia, autobusak, taxiak eta aireportuarekiko loturak. Bizikleten udal zerbitzua ere leku berean aurkituko da. Osoki lur azpian dagoen azpiegitura hau milioi euro baino gehiago gosta da. Urtean zazpi milioi pertsona errezibituko ditu, eta batez bertze, egunean 19 000 erabiltzaile ibiliko dira hortik. Termibus berriak lau solairu ditu. Lur arrasean,...

Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Pirritx Porrotx... Enrique Mayaren aitorpena

Joan den asteko Herrian aipatzen genuen nola Iruñeako udalak ezeztatu duen Pirritx, Porrotx, eta Marimototxek Nafar hiriburuko Baluarten eman beharra zuen ikuskizuna. Hastapen batean, dena estakuru ibili ziren udal arduradunek: irregulartasunak, segurtasuna, e.a. Ondoko egunetan, haatik, Enrique Maya alkateak argi eta garbi onartu du ezeztapen horren arrazoia politikoa dela. Pirritx, Porrotx eta Marimototx Ezker Abertzalearen "pailazoak" omen dira. Honela mintzatu da auzapez...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016