Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Martin Villa epaitu eta zigortzeko kanpaina bultzatzea eskatu dute hainbat elkartek

Martxoak 3, Gizarte eskubideen eguna kari, Biktimen Elkarteak, Sanferminak 78 Gogoan, Goldatu, Ahaztuak eta Egiari Zor elkarteek prentsaurrekoa eman dute Gasteizen. Elkarte horietako ordezkariek adierazi dutenez, "Egia, justizia, erreparazioa eta Estatuko indarkeriaren biktimendako ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzen ditugun pertsona guzientzat, gaur Inpunitatearen Eguna izaten jarraitzen du". Servini Argentinako epailearen aitzinean Martin Villak egin behar zuen agerraldia....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna

Egun horren harira, Bilboko eta Donostiako udalek Euskal Herrian izan diren indarkerien biktimen aldeko omenaldiak antolatu dituzte. Bilboko ekitaldian Espainiako Gobernuko ordezkariak eta alderdi politiko nagusi guzietakoak, PPkoak salbu, izan dira, ETAren edo Segurtasun Indarren esku hildako pertsonen senideekin batera. Bizkaiko hiriburuko Udalak antolatu omenaldian lore eskaintza egin dute Casilda Iturrizar parkean jarritako monolitoan. Dori Monasterio, ETAk hildako taxilari...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Pedro Sanchez-en Gobernuak orotarat 27 euskal preso hurbildu ditu

Foro Sozialak euskal presoek duten egoerari buruzko azterketa egin du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente denetik iragan azarora arteko datuak hartuta. Guzira 210 euskal preso daude Espainiako Estatuko kartzeletan. Horietatik 128 daude lehen graduan, gogorrenean, baina duela urte eta erdi kasik denak (204) ziren gradu horretan. Bigarren graduan, berriz, 14tik 45era igan da kopurua epe berean. Hirugarren graduan ez da euskal presorik Espainiako Estatuan. Euskal presoak...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Sagarno uzta

Aurtengo sagar uztaren eta sagarno ekoizpenaren berri emateko, Euskal Herri osoko sagarno egileak Donostian bildu dira abenduaren 7an. Orotara, 12,2 milioi litro ekoitzi dituzte, aurten sagar urte izan omen baita. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak adierazi duenaren arabera, herrialde horretan egin da sagarno kopururik handiena: 11,3 milioi litro. Ipar Euskal Herrian 450 000 litro ekoitzi dira, Nafarroan 200 000, Bizkaian 160 200, eta Araban 110 000. Udaberri eguzkitsuak ekarri...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

EITB Euskal Kantak irratia

EITB taldeak eguneko 24 orenetan euskarazko kantuak entzungai izanen diren irrati digitala sortu du. Taldearen webgunean entzun daiteke irrati hori jadanik. Estilo desberdinak proposatuko ditu irrati berriak: musika tradizionaleko kantuak, bertsioak, rocka, bluesa, reaggae, ska, triki-pop, jazza eta abar. Eskaintza orekatua izanen da: kantu berriak eta aspaldikoak, arrakasta handia dutenak eta ezezagunak entzun ahalko dira emankizun oren bakoitzean....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 12a

Durangoko Azoka

Gerediaga Elkarteak joan den urtean estreinatu zuen Sormen Beka eta orduan literaturan oinarritua zen Atopia RPG proiektuak irabazi zuen. Egitasmo honen emaitza aurkeztu dute Durangoko Azokaren bigarren egunean, eta egun horretan berean eman dute ezagutzera aurtengo Sormen Bekaren irabazlea. Iratxe Aguilera musikari eta kantariak eskuratu du 15 000 euroko diru-laguntza "Euskal Herrian ere badugu zer esanik musika urbanoaren inguruan" proiektuarentzat. Iratxe Aguilera 23 urteko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016