Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Literatura

Urtarrilaren 20tik 26ra iraganen da, Baztanen, (H)ilbeltza euskal eleberri beltzaren astearen seigarren edizioa. Bortz egun horietarako egitaraua osatuko duten mintzaldi, aurkezpen, bazkari, ibilaldi, arte erakusketa eta poesia errezitalak Iruritan, Anitzen, Elizondon, Erratzun eta Amaiurren preziatzen ahalko dira. Iruritako Gure Kaiola elkartearen egoitzan izanen da lehen mintzaldia, urtarrilaren 20an: Horace McCoy idazlearen Hobe nuen etxean gelditu liburua izanen da aipagai,...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Zaldunbordako merkataritza gunea bai ala ez?

Hondarribiko Udalak Zaldunbordako merkataritza gune erraldoia eraikitzeko proiektua geldiarazi zuen joan den abenduaren 17an, tokiko eta inguruetako merkatarien protestak entzun ondoan. Bertze gaitzespenik ere ukan zuen hastapenetik proiektuak, hala nola Irungo Udaleko osoko bilkurarena eta Gipuzkoako Batzar Nagusiena. Hala ere, egitasmoa ez zen osoki ehortzi abenduaren 17an, plan partzial berria egitea eta onartzea aztertu nahi zituen udalak. Handik bi egunen buruan,...

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Tafalla: uholdeak, auzolana eta herria

Uholdeek bidean aurkitzen duten material oro aurretik daramate, eta, aldiz, errota zaharren aztarnak eta ahaztutako sentimenduak agerian uzten dituzte. Baratzak eta bihotzak ere bai, lohi berri batez betetzen dira, nutriente eta balioetan aberats, etorkizun diren belaunaldiek baliatuko dutena. Diotenez, ez da gaitzik on ez dakarrenik. Tafalla inguruan izandako uholdeek auzolanaren hondar ordainezina utzi digute, eta ezbairik gabe belaunaldi gazteei horrek arrastoa utziko die....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak greban

ELAk ordezkatutako adineko pertsonen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek hasi dute beste greba hilabete bat, urtarrilaren 10era arte. Deitutako grebarekin 180 eguneko lan-uzteak eginen dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren "hipokrisia" kritikatu dute; erran dutenez, "ez zaizkie interesatzen ez emakume langileak, ez familiak ezta erabiltzaileak ere"....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Antxoa gaztearen populazioa jaitsi da Bizkaiko Golkoan, baina maila onean dago

Antxoa gaztearen populazioa jaitsi egin da Bizkaiko Golkoan baina oraindik "maila onean dago", Aztiren Juvena 2019 kanpainaren arabera. Urtebete baino gutiagoko 114.000 tona antxoa gazteak daude gaur egun Bizkaiko Golkoko uretan. Azti zentro teknologikoaren kanpaina zientifikoaren arabera "oraindik maila onean dago". Aztik nabarmendu duenez, antxoa eta antzeko pelagiko txikien populazioen bilketek eta biomasa mailak urtetik urterako gorabehera oso handiak izaiten dituzte....

Hegoaldean | 2019ko Abenduaren 19a

Euskara gehiago bultzatzea galdatzen du Europak osakidetza eta ertzaintzan bereziki

Europar kontseiluak galdatu du espainiar estatuan euskara bultza dezaten bereziki administrazioan, osakidetza eta Ertzaintzan. Halaber Nafarroak zenbait lurraldetan euskara errekuperatzen ari den guneetan, gune mistoa deituan. Kontseiluaren arabera 16 eta 24 urteko gazteen artean %71ek euskara badakite, %62 zirelarik 2006an eta %25 1991n. Urrats horiek behar dute lagundu kontseiluaren arabera euskarari arnasa gehiago emaiteko....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016