Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

5.512 langabe gutiago 2019an erkidegoan, eta 356 gehiago Nafarroan

5.512 langabe zenbatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an, eta 356 gehiago Nafarroan, Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez. Urtearen amaieran, 114.162 langabe daude Euskadin, eta 33.198 Nafarroan. 2018ko amaierako datuekin alderatuta, langabeziak %4,61 egin du behera erkidegoan, eta %1,08ez hazi da Nafarroan. Datuen berri izan ondoan, Iñigo Urkullu lehendakariak ohartarazi du, Euskadik "hamarkadako kopururik altuena " duela 2019ko amaieran, Gizarte Segurantzaren...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

EH Bilduren abstentzioa

Bere hitzaldian, Mertxe Aizpuruak Pedro Sanchez-i gogorarazi dio ezker independentistarik gabe ezingo duela gobernua osatu, eta horregatik ohartarazi dio ez badu Estatua demokratizatzen eta, nazioaniztasuna eta autodeterminazio eskubideak ez baditu errespetatzen, EH Bildu aurrean izango duela. "Autonomismoa konponbidea ez dela" gehitu du, "bide hori agortuta dagoelako". Erreferendum bat eskatu dio Sanchez-i, Eskozian egin den bezala. Aizpuruaren hitzaldia etengabe moztu dute...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

EAJren laguntza leiala eta zintzoa gobernuari

Pedro Sanchez-en gobernuari, laguntza zintzoa eta leiala, "ondorio guziekin" emanen diola deklaratu du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak Diputatuen Kongresuan. Ondorioz, "konpromisoa ez da inbestiduran bukatzen", egonkortasuna eta "gutieneko sendotasun " bat duen Espainiako Gobernua beharrezkoak direlako. "Gure akordioan zerrendatutako erronkei erantzun bat eman nahi baldin badiegu, egonkortasuna beharrezkoa da", aldarrikatu du jeltzaleak....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Madrilen Espainiako gobernu berria

Lerro hauek idaztean ofizialki gobernua ez bazen osatua, Pedro Sanchez sozialistak gobernu berria azkenean osatu du. Lau urtez gobernurik gabe egonik eta lau hauteskunde behar izan dira Madrilen gobernu berria osatzeko. Gehiengorik ez du izanen, sozialistek (PSOE) eta Ahora Podemos koalizioak osatu gobernuak, bainan EAJren sustengua lortu dute. EH Bildu ala ERC katalandarren abstentzioari esker osatuko dute gobernu berria....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

2020ko ekonomia aurreikuspenak

Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioak pentsatzen du 2020. urtean EAEko ekonomia %1,9 haziko dela eta 11 000 lanpostu sortuko direla. Gisa horretan, zazpigarren urtea izanen da segidan Barne Produktu Gordina eta enplegu sortzea emendatzen direla....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Jon Urretabizkaia libratua

Jon Urretabizkaia Saukillo presoa Huelvako presondegitik atera da abenduaren 28an, 20 urteko kartzela-zigorra bete ondoan. 2000ko urtarrilaren 3an arrastatu zuten Basaurin. Auzitegi Nazionalak 40 urte eta 10 hilabetez preso egotera kondenatu zuen 2003ko otsailean....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016