Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Haurren Danborrada: 8.800 baino gehiago

8.800 baino haur gehiago ibili dira astelehenean, haur danborraldian 41 eskolak hartu dute parte aurten, eta betiko protagonistak: Jenerala eta haren Laguntzailea, Alkatesa, Notarioa, Batelaria, Iñudea, Arrantzalea, Irulea eta Herritarrak, besteak beste. 2.545 neskak eta 2.283 mutilek upelak eta danborrak jo dituzte Donostiako erdialdean, 48 konpainiatan; beste 4.001 ume, aldiz, auzoetatik ibili dira....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Zinema

Aurten hirugarren urtea izanen da Zinema eta zientzia zikloa antolatzen dutela Euskadiko Filmategiak eta DIPC Donostia International Physics Centerrek. Edizio hau, gainera, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean apailatu dute. Kultura zinematografikoa eta zientifikoa uztartzea eta biak batean zabaltzea da ziklo honen xedea. Horretarako, zientziarekin lotura duten 11 film izanen dira ikusgai. Zientzialari ospetsuek aurkeztuko dituzte emanaldiak, Donostiako Tabakaleran eta Bilboko...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Aldaketak EAJko zuzendaritzan

EAJ alderdiak jakinarazi du alderdiaren zuzendaritzan aldaketak eginen dituela. Uztailaren 11n eta 12an Bilbon ospatuko den alderdiaren VIII. Batzar Nagusian hautatuko ditu EBBko lehendakaria eta zuzendaritza berria. Andoni Ortuzar orain arteko presidenteak eman du horren berri, baina ez du salatu karguan segitzeko xederik baduen ala ez. Haatik ez du baztertzen postu horretan segitzea, militanteek proposamen hori egiten badute, nahiz eta bera "txandakatzearen aldekoa" den....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Txillardegi gogoan

Urtarrilaren 14an bete dira zortzi urte Jose Luis Enparantza Txillardegi hil zela. Urteburu hori seinalatzeko, bi ekitaldi ospatu dira, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenaren eskutik, hizkuntzalari, pentsalari eta eleberrigilea omentzeko. Urtarrilaren 9an, "Txillardegiren Santa Klara uharte maitea" mintzaldi eta bideo emanaldia egin dituzte Parte Zaharreko San Jeronimo karrikako liburutegiko kriptan. Elixabete Garmendia kazetariak "Santa Klara Uhartea" Txillardegiren...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Altsasuko auzia

Duela zenbait aste Iñaki Abad eta Aratz Urrizolari hirugarren gradua onartu ondoan, espetxe zuzendaritzak bigarren gradua eman die Oihan Arnanz, Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari. Ondorioz, Zaballako presondegitik noizbehinka ateratzeko baimena galdegiten ahalko dute hemendik aitzina. Espetxe Zuzendaritzaren erabakia jakinarazia izan zaie bortz gazteei beren kondenaren laurdena bete dutenean. Erabaki hau epe ertainera hirugarren gradua...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Euskal jatorriko hiru ministro

Osatu berri den Espainiako Gobernuan euskal jatorriko hiru ministro izanen dira. Arancha Gonzalez Laia legelariak beteko du Atzerri, Europar Batasuna eta Lankidetza ministro kargua. Tolosan sortua da 1969an. Nazioarteko Merkataritza Zentroko (ITC) zuzendari exekutiboa da, hots, Nazio Batuen eta Munduko Merkataritza Erakundearen agentzia bateratuko kidea, garapen bidean diren herrialdeetako enpresak lehiakorrago bihurtzea helburu duena. Zuzenbide ikasketak egin zituen Nafarroako...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016