Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

EOS Parisen eta Istanbulen

EOS, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak oraino bisitatu ez zituen bi hiritan aurkeztuko ditu kontzertuak aurten. Joan den larunbatean Pariseko Champs Elysées antzokian eskaini du emanaldia eta martxoaren 9an, berriz, Istanbulen ariko da, Cemal Resit aretoan. Parisen Gustav Mahler musikagilearen Lurraren Kanta obra emanen du Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Honez gain, Maurice Ravel konpositorearen Espainiar rapsodia eta Balsa interpretatuko ditu. Istanbulen aldiz, Anton...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Bilbao 2020 Eurocopa

Heldu den ekainean iragan beharra da Bilbao 2020 Eurocopa deitu futbol txapelketa. Hori ez da, ordea, denen gustukoa. Eurokopa gaitzesteko xedez sortua da "Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez!" plataforma. Honek manifestaldia deitu du martxoaren 28rako, kirol-ekitaldi erraldoi hori Bizkaiko hiriburuan egitea arbuiatzen duela argi uzteko. Protesta ekitaldi horren bidez, halaber, plataformak nahi luke Bizkaiko hiriburua "zale faxistez eta armatutako indar polizialez" betetzea...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Gregorio Ordoñez omendua

Urtarrilaren 23an bete dira 25 urte ETA erakundeak Gregorio Ordoñez PPko Gipuzkoako presidentea tiroz hil zuela. Donostiako zinegotzi ere zen, eta ondoko hauteskundeetarako alkategai. 36 urte zituen eta hamalau hilabeteko semearen aita zen. Ordoñezen kontrako atentatua bihurgune bat izan zen ETAren ibilbidean. Alde batetik, ordezkari politikoak jomugan ezarri zituen etapa baten hastapena izan zen, eta bestetik, erantzun sozial handia sortu zuen gertakari hark. Ezker abertzalean...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

PP eta Vox euskararen kontra

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu dekretuaren arabera, EAEko udalek erabaki dezakete nola antolatu euskararen eta gaztelaniaren erabilpena beren barneko eta kanpoko harremanetan, udalerriaren errealitate soziolinguistikoaren arabera. Dekretu horren xedea herritar ororen hizkuntz eskubideak bermatzea da. Joan den astean Voxek helegitea aurkeztu du dekretu horren kontra EAEko Auzitegi Nagusian. PPk ere jakinarazi du gauza bera eginen duela ondoko egunetan. Voxek eman duen...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Orain presoak

Eurodiputatu talde batek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari gutuna igorri dio ETAko presoek jasaiten duten espetxe-politika alda dezala galdegiteko. Adierazpena sinatu duten 38 euro-parlamentarietako gehienak Berdeak eta Ezker Bateratuko kideak dira. Gutuna sinatu dutenen arabera, presoen auzia konpontzea baitezpadakoa da Euskal Herrian adiskidetzea eta bake iraunkorra erdiesteko bidean. Diputatu horiek azpimarratu dute presoak beren herritik urrun atxikitzeak...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Iberdrola eta Petronor zigortuak

Bilboko epaitegi batek Iberdrola eta Petronor enpresak zigortu ditu amiantoak langile bati egin kaltearengatik. Bi enpresek 324.540 euroko kalte-ordaina eman beharko diote ezintasun iraunkor osoa duen langileari. Amiantoak kaltetu zuen gizona amiantoz egin hodiak isolatzen aritzen zen Lemoizko zentral nuklearra eraikitzen ari ziren garaian. Epaiaren arabera, Iberdrola Generación SAk eta Petronor SAk ez zituzten prebentzio-neurriak kontutan hartzen....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016