Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izanen dira 2020an. Eguna ez da oraino finkatua baina apirilaren 5ean egiteko posibilitatea aztertzen ari da Iñigo Urkullu lehendakaria. EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte Parlamentuko bere bozeramailea izendatu du hautagai izateko. Urtarrilaren 27an egin zuen proposamena koalizio subiranistak. Otsailaren 2a finkatua zen azken epe gisa hautagaitzak aurkezteko, baina nola ez duen bertze nehork bere burua proposatu hautagai...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Sidenorrek Olarra, Tubacex eta Tubos Reunidos konpainiek fusionatuko?

Jose Antonio Jainagak Sidenor, Olarra, Tubacex eta Tubos Reunidos fusionatzea eta lau konpainien artean talde siderurgiko handi bat sortzea proposatu du. Egitasmo horrek Eusko Jaurlaritzaren eta finantza-sektorearen babesa izan lezakeela baikor agertu da. Halaber, bide horretatik abiatuta, 2008tik krisian dagoen siderurgia-sektorearen etorkizuna bermatuko litzatekeela gehitu du. 6.000 langile izan lezazke egitura berriak eta lantaldearen %75ak erkidegoan kokatuak; berrikuntzarako...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Euskarafobia: Haur Eskoletako euskarazko plazak murriztuak Iruñean?

Enrique Maya auzapezak (Navarra Suma) bere "euskarafobia" erakutsi du aldi bat gehiago: Iruñeako haur eskoletan dagoen euskarazko eskaintza murriztu nahi du. Zehazki, %30etik %14ra murriztuko dira 0-3 zikloan euskarazko plazak 2023rako. Iruñean dauden 11 haur eskoletatik bat eta erditan bakarrik egongo da euskarazko eskaintza, asmoa betez gero. Guraso askoren eta Iruñeako mugimendu euskaltzalearen iritziz, "euskararen kontrako eraso zuzena" da, eta hori salatzeko...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Brexit: euskal arrantzaleen kalterako?

Europako Batasunak eta Erresuma Batuak udarako hetsi nahi dute arrantzari buruzko ituna. Euskal arrantzaleei kalte egingo lieke, Espainiako eta Frantziako ontziek Bizkaiko golkora joan behar izateak. Londresek bere uretan, debekua ezartzen balie. Espainiako eta Frantziako ontziek -bakarrik Espainiakoak 92 dira, gehienek Galiziakoak-, Bizkaiko golkora joan beharko lukete arrantza egitera, Frantziako uretara. Joan-etorri handi horren ondorioz, "bizikidetza arazoak" sortuko lirateke...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Brexit: Bilboko portua

Espainiar estatu osoan, Erresuma Batuarekin merkantzia trafiko gehiena duena, Bilboko portua da. Datorren urteko urtarrilean, ontziz datozenek aduanatik beharko dute pasatu. Sartze eta ateratzeak errezteko eta zerbitzu arinagoak emaiteko zortzi linea berri prestatuko dituzte. Bilboko Portuak Erresuma Batuarekin duen trafikoa 3,6 milioi tonakoa, mantentzea edo handitzea espero dute. Gaur egun, 10 itsasontzik lotzen dituzte Erresuma Batua eta Bilboko Portua, bost ferry eta bost...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Iruñeak ETAren biktimak omenduko ditu plakak jarriz hil zituzten tokietan

Iruñeako Udalak hiriko ETAren biktimak omenduko ditu, plakak ezarriz, talde terroristak 27 pertsona hil zituen tokietan. Horietan biktimen izena eta erasoa gertatu zen data agertu beharko lirateke. Nafarroako lau herrik jarri dituzte plakak dagoeneko....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016