Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Nafarroako hamar ikasletik hiruk ikasiko dute euskarazko D ereduan

Euskarazko D ereduan ikasiko dute hamar haurretik hiruk; euskara irakasgai duen A ereduan hamar haurretik bik; erdara hutsezko ereduan hamar haurretik bostek. Beraz, Nafarroako ikasle berrien erdiek ez dute euskara ikasgai gisa ere izango. Nafarroako ikasleek joan den astean izan zuten aurrematrikulatzeko aukera, otsailaren 3tik 7ra. Orotara, hiru urteko 5.676 haur aurrematrikulatu dituzte, jaz baino berrehun haur gutiago. Hiru urteko haur horietatik %63k ikasiko dute ikastetxe...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Frantziako Poliziak David Pla atxilotu du, Espainiaratzeko

Frantziako poliziak arrastatu du David Pla, Hendaian, polizia etxera sinatzera joan denean. Hendaian bizi da Pla, familiarekin, eta espetxe zigorra osorik beteta jazko apirilean aske utzi zutenetik, astean bitan joan da polizia etxera sinatzera, euroagindu eskaera trenkatu arteko neurri administratibo batengatik. Frantziako Kasazio Auzitegiak jazko abenduaren 18an erabaki zuen David Pla euskal preso ohiaren kontrako euroagindu eskaera onartzea, eta Baionako espetxean sartu dute...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

35.000 ikasle Erkidegoko 103 euskaltegietara

Zabalik da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietan 2019-2020 ikasturtean izena emateko epea, "Euskararekin gehiago ahalko duzu" lelopean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Donostiako Urrats euskaltegian erran duenez. Aitzineko urteetako matrikulazio datuak berriro lortuz gero, 35.000 bat ikaslek, euskara ikasteko edo bere gaitasuna hobetzeko ikasketa abiatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Ikasturte honetan, gainera, inoiz baino diru...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Apirilak 5eko hauteskundeak: EAJ garaile?

Inkestaren arabera, Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke apirilaren 5eko hauteskundeak eta EH Bildu eta PSE-EE bigarren eta hirugarren indarrak izan lirateke. Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak deitu ondoan, boto-asmoaren gaineko informazioa argitaratzen duen lehen inkesta da. Inkestak emandako datuen arabera, EAJk berriro irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, 31-32 aulki lortuta. Lau ordezkari gehiago lortuko lituzke, beraz EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizioak...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Aita Mari itsasontzi humanitarioak 158 migratzaile lagundu ditu

Aita Mari ontzi humanitarioa Italiako Sizilian, Messinako portura heldu da. Azken egunotan, 158 migratzaile salbatu ditu Mediterraneoko uretan. Denak osasun egoera onean direla diote. Italiako agintariek eman zioten itsas porturatzeko baimena. Astelehen arratsaldean 60 pertsona erreskatatu zituen ontziak, eta igandean beste 93: 40 gizon, 16 emazte -tartean 3 haurdun-, 12 urtetik beherako 13 ume eta 18 urtetik beherako 24 nerabe daude gobernuz kanpoko erakundearen ontziak...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Zabortegiko zuzendaritzaren kontrako neurriak

Verter Recycling 2002 enpresak du zabortegiaren kudeantza: Jaurlaritzak auzitara deitu du enpresa, eginak izan diren arau hausteak aztertzeko. Jaurlaritzak aste beteko epea eman dio enpresari egoerari aterabidea aurkitzeko....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016