Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

EH Bilduk Madrilgo Kongresuan galdetuko du Iruñean zaurituriko 14 urteko neskaren inguruan

Ihauteria kari, Iruñeako Alde Zaharrean egiten ari ziren kalejirari oldartu zitzaion E s p a i n i a k o Polizia, eta ondorioz, 14 urteko neska bat zauritu zuen. EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk erran du Barne Ministerioari galderak eginen dizkiola, gertatutakoa argi dezan. "Zer gertatzen ari da poliziarekin Iruñean? 14-16 urteko adingabeak atxilotuta, eta neska bat erietxean, kalejira batengatik?" galdatu du. Lekuko batzuen arabera, poliziak Kale Nagusian agertu...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

43,7 milioi euro Euskadi eta Nafarroako guardia zibil eta polizientzat

Madrilgo gobernuak ez ditu guardia zibilak eta poliza indarrak ahantzi, kendu edo bederen gutitu nahi Euskal Herrian. Alderantziz ; 1980az geroz Suarezen gobernuak, irriskua ordaintzeko, erabakitako gain-soldata emaiten jarraituko du: 43,7 milioi euro emanen ditu 5.347 guardia zibil eta polizientzat: 3.508 guardia zibil eta 1.839 poliza nazionalek 681,98 euro gehiago eskuratuko dute hilabetero orain arte bezala....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Union 78 plataforma berri bat

Rosa Díez ez da PPren hautagai izanen erkidegoan: Savater filosofoa eta beste zenbait kidekin, plataforma berri baten sortzea erabaki dute 1978ko konstituzioaren sustengatzeko: Kataluniako independentismoa eta erkidegoan konstituzioaren inguruko eztabaida dela eta, halaber Jaurlaritzari eskuduntzen transferentziari aurre egiteko....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Iruñean

"Euskara eskubidea, ni mas ni menos" lelopean, manifestazio jendetsua egin dute Iruñean, Nafarroako zenbait erakunderen "euskarafobia " salatzeko eta hezkuntza publikoan euskaraz ikasi ahal izaitea defendatzeko, bai Nafarroa osoan baita hezkuntza ziklo guzietan ere. Euskararen aldeko hainbat kolektibok eta guraso talde batek deituta, 5.000 pertsonak hartu dute parte antolatzaileen arabera. "Nafarroa euskaraz" izan da lelo nagusia "euskaraz ikasteko trabak " salatu dituzte....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

25 urtetik beherako gazteen %34ek euskara ama-hizkuntza Erkidegoan

Euskadiko Autonomia Erkidegoko 25 urtetik beherako hiru gaztetik batek euskara du amahizkuntza, gaur ospatzen den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ezagutarazi dituen datuen arabera. Biztanleriaren azken erroldari behatuz gero (2016), 5 eta 24 urte bitarteko gazteen %33,73k euskara edo euskara zein gaztelania dute ama hizkuntza (%20,59ek euskara baizik ez eta %13,14ek euskara eta gaztelania). Lurraldeka, Gipuzkoa da...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Zaldibarko zabortegia

Iragan otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian gertatu hondakinen eta lur litak estali bi langileen gorputzen bilatze lanek segitzen dute. Sindikatuek lehentasuna lan horri emaitea galdatzen dute. Sua itzalia izan da bainan zabortegian arraildurak agertu dira, egonkortasuna zalantzan ezartzen dutena eta bilatze lanak bidenabar zailtzen ere. Emeki emeki agertzen ari dira zabortegiak zituen makurrak. Alderdi zenbaitek salatzen dute administrazioak gai horri buruz izan duen utzikeria....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016