Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Carlos Iturgaiz PPko EAEko hauteskundeetarako hautagai

Hegoaldeko eszena politikotik desagertua zen Karlos Iturgaitz, abertzaletasunari aurre egiteko asmoarekin itzuli da politikara. PPko Hauteskunde Batzordeak Carlos Iturgaiz izendatu du lehendakari izateko hautagai gisa apirilaren 5eko hauteskundeetarako. Iturgaizen izendapena Pablo Casado popularren liderrak proposatu du eta Batzordeak bermatu du PPko egoitzan izan den bileran. Casadok Iturgaiz aukeratu du Alfonso Alonsok PPk eta Ciudadanos-ek adostutako koalizio...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Presoei ongi etorria egiteagatik auzipetuak

Auzitegi Nazionalean deklaratu dute sei lagunek. Terrorismoa goratzea eta biktimak beheratzea egozten dizkie. Denek erran dute solidarizatu direla presoen gaiarekin, preso ohiak eta ezker abertzaleko kideak diren heinean. Hortaz, noizbait, bozeramaileak izan dira ekitaldi puntual, prentsaurreko edo manifestazio batean; baina ezeztatu egin dute inork agindurik eman izana, edo atzean arduradunik egoitea....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Koronabirusaren erasoa Euskal Herrian

Jada lau dira Euskal Herrian, lerro hauk idaztean, positibo eman duten koronabirus kasuak. Jadanik erran daiteke kopuru hori laster gainditua izanen dela. 39 urteko emazte bat da azken kutsatua eta larri dago Nafarroako Ospitaleko Zaintza Berezien Unitatean. Protokolo guziak ezarri zaizkiola zabaldu dute Gobernuko iturriek. Koronabirus gaitzaren lehen bi kasu atzeman eta biharamunean, hirugarrena baieztatu du Nekane Murga Osasun Sailburuak, hedabideen aurrean egin duen...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Euskal presoak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia Castellon epaileak ezker abertzaleko 12 kide deklaratzera deitu ditu, ETAko presoei 2016 eta 2019 urteen artean egin zaizkien ongietorri ekitaldiengatik. Horietako lau joan den urtarrilean arrastatuak eta gero libro utziak izan ziren: Antton Lopez Ruiz, Haimar Altuna, Oihan San Vicente eta Oihana Garmendia, Sortuko kideak. Halaber, Juan Mari Olano, Julen Larrinaga, Alberto Matxain, Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea, Jorge Olaiz, Irati...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Iparragirre, bihotzeko Jose Mari

Jose Mari Iparragirre 1820an sortu zen Urretxun. Bigarren mendeurrenaren karietara, omenaldia eginen diote bere sorterrian, martxoaren 10ean. Egun horretan, Iparragirreren obran eta bizitzan oinarritua den "Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari" lana taularatuko dute. Biharamunean, aldiz, obra hau bera aurkeztua izanen da Bilboko Arriaga antzokian, Loraldia jaialdiaren barnean....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak

Aitzineko asteetan aipatu bezala, apirilaren 5ean eginen dira EAEko hauteskundeak. Jadanik errana dugu nor izanen diren EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdien hautagaiak. Joan den astean jakin da PP eta Ciudadanos alderdiak koalizioan aurkeztuko direla Legebiltzarreko bozetara. Bi alderdi hauen hautagaia Alfonso Alonso izanen da. Baina laster desadostasunak agertu dira bi alderdien artean, Ciudadanosen proposamenak ez baitira Euskadiko Alderdi Popularraren gustukoak izan. Proposamen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016