Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria

Denis Itxaso Gonzalez Gipuzkoako Aldundiko bigarren diputatu nagusi orde eta Kultura diputatua izanen da Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria, Jesus Lozaren partez. Izendapen ekitaldi ofiziala otsailaren 11n egin da Espainiako Ministro Kontseiluan. Egun horretan berean izendatu dituzte ere bertze erkidegoetako ordezkariak. Denis Itxasok Gipuzkoako Aldundia utzi beharko du kargu berria hartzeko....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Donostiako Orfeoia

Donostiako Orfeoiak anitz kontzertu emanen ditu nazioartean 2020an. Otsailean eta martxoan, bi aldiz agertuko da Okzitaniako Tolosan eta Parisko Phillarmonian ere kantatuko du. Gainera, Europako bertze herrialde batzutan barna ere ibiliko da, hala nola Austrian, Txekiar Errepublikan, Herbehereetan, Alemanian eta Luxenburgon. Halaber, irailean Donostiako abesbatza ezaguna Montecarlon eta Aix-en Provencen izanen da, eta abenduan Rotterdamen eta Eidhovenen. Bestalde, orfeoia...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

CAFen kontratuak

Beasaingo CAF enpresak 100 milioi euroren kontratuak erdietsi ditu Eskandinavian. 2019an Euromaint konpainia erosi zuen eta honi esker lortu du Oslo- Bergen trenen mantentze lanak egin ahal izatea bederatzi urtez, VY konpainiarentzat. Halaber, bertze bortz metro unitate eginen ditu Helsinkirako....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Berdinna Saria

Nafarroako Foru Exekutiboak 2018an sortu zuen Berdinna Saria, gizon eta emazteen arteko zinezko berdintasuna erdiestea xede duten ekintzak eta proiektuak saritzeagatik. 2020ko edizioaren karietara, Astelehen Lilak elkarte feministari emanen dio saria, indarkeria matxistaren kontrako borrokan, berdintasunaren eta emaztearen ahalduntzearen alde egin duen lanarengatik. Saria 3 000 eurokoa da eta Maria Chivite presidenteak emanen dio martxoaren 4an, Emakumearen Nazioarteko Eguna...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Langabezia

Hego Euskal Herrian lanik gabe daudenen kopurua emendatu da urtarrilean, aitzineko hilabetearekin alderatuz. Orotara, 151 521 langabe daude, abenduan baino 4 161 gehiago. Herrialdeka begiratuz, honelakoak dira langabeziaren emendatze datuak: Araban: +%3,85; Bizkaian: +%3,07; Gipuzkoan: +%2,52 eta Nafarroan: +%2,03. Ohargarri da EAEko langabe berrien %90,2 emazteak direla....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Errefuxiatuak

Hego Euskal Herrira geriza bila heldu direnen kopurua hirukoiztu da urte bat barne. 2018an, 1.919 asilo eskaera egin ziren eta 2019an, berriz, 5.535. Aterpea galdegin dutenen nazionalitateari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Venezuelakoak, Nikaraguakoak, Kolonbiakoak, Honduraskoak eta Georgiakoak dira gehienak. Errefuxiatu horien artatzeaz arduratzen den CEAR-Euskadi erakundeak erran du errezibitzen dituen gehienak 18 eta 35 urte artekoak direla, gizon bezainbat...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016