Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Urkullu maiatzaren 14an elkartuko da berriz alderdiekin hauteskundeez hitz egiteko

Iñigo Urkullu lehendakariak bi hauteskunde hitzordu aurkeztu dizkie alderdi politikoei: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egitea edo irail-urrian, eta erabakia "nahikoa denborarekin" hartu beharra dagoela helarazi die. Maiatzaren 14an gaiaz hitz egiteko berriro elkartzea adostu dute....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Euskadiko hirietako airearen kutsadura %50ez jautsi da

Ekologistak "Martxan" taldeak egin txostenak adierazten duenez, koronabirusaren pandemiaren eraginez indarrean sartu zen alarma egoera hasi zenetik (martxoak 14) apirilaren 30era arte, airearen kutsadura %50ez murriztu da batez beste, Euskadiko hirietan: Gasteizen %58, Donostian %49 eta Bilbon %46. Nitrogeno dioxidoa automobilen ihes-hodiek igortzen duten kutsatzaile nagusia da....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Neurri zehatzak

Egoera ongi joanez gero, fase honetan baimenduta egongo dira: 10 lagunera arteko bilerak bai etxe barnean bai kanpoan, bi metroko segurtasun distantzia mantenduz eta higiene neurriak errespetatuz; 9 leku arteko autoa beteta eraman ahal izango dute etxe bereko kideek. Bidaiariak etxe berekoak ez badira, ilara bakoitzeko bi jarlekutan joan beharko dira, segurtasun-tartea atxikita eta maskarak jantzita....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Ostatu eta dendak

Terrazetan bakarrik tokien erdiak ireki ahal izanen dira. Gutienez bi metro utzi beharko dira mahaien artean eta bezero taldeak ezin dira 10 lagunekoak baino handiagoak izan. Bezero batetik bestera desinfektatu beharko dira mahaiak eta ezingo dira ez kartak, ezta zapiak erabili. 400 metro karratu arteko dendek ireki ahal izango dute, lokala egunean bi aldiz desinfektatu beharko da. Karrikako merkatuak baimenduko dira, baina postuen arteko distantzia zorrotzekin eta merkatua...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Espainiako Kongresuak maiatzaren 24a arte luzatu du alarmaegoera

Kongresuak laugarren aldikoz luzatu du koronabirusaren hedapenagatik ezarritako alarma-egoera. EAJren eta Ciudadanosen babesarekin lortu dute ekimena aitzina ateratzea. EH Bildu abstenitu egin da. Horrela, herritarren mugikortasuna eta jarduera ekonomikoa murriztuta egonen dira maiatzaren 24a arte....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

EAJren galdea onartua

Espainiako Gobernuak erkidego autonomoetako agintariekin elkarlanean hartuko ditu hurrengo erabakiak. Hala eskatua zion EAJk eta hala dago onartua alarmaegoera luzatzeko dekretuan. Beraz, konfinamendua arintzeko prozesuaren kudeaketa "konpartitua" izanen da eta adostutako neurri horiek indarrean jartzeko ardura gobernu autonomikoek izanen dute....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016