Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Erkidegoan 2019ko urrira arte grebagatik galdutako lanaldiak laukoiztu dira

Bizkaiko metalgintzako grebak, eta neurri apalagoan, Euskadiko gizarte-ekimeneko itunpeko zentroetako lanuzteek bereziki eragin dute 2019ko lehen hamar hilabeteetan Euskadin lan egin gabeko 369.469 lanaldi metatzea. 2018ko urtarriletik urrira arteko datuekin alderatuta, grebagatik galdutako lanaldiak laukoiztu egin dira EAEn....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

11.000 bizkaitarrek baino gehiagok 1.500 milioi euro dituzte atzerrian

11.000 zergadunek baino gehiagok atzerrian dituzte finantzakontuak, eta 1.500 milioi euroko dirutza dute guzira, Bizkaiko zerga arduradunek jakitera eman dutenez. Informazioa 50 herrialdetatik datorren arren, Suitzan bakarrik, zergadun bizkaitarrek 600 milioi euro dituzte....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

ETAko presoen hurbiltzea

ETAko 210 presoen Euskal Herrirat hurbiltzearen galdera egin dio Jaurlaritzak Madrilgo gobernuari. Jonan Fernandez giza eskubide idazkariak, Espainiako gobernu berriari proposatu du zazpi presondegietarat hurbiltzea: Zaballa; Basauri; Martutene; Iruñea; Dueso; Logroño eta Burgos....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

2019an bidaiari kopuruak gora egin du Loiun, Hondarribian, Noainen eta Forondan

2019a urte ona izan da Hegoaldeko aireportuentzat. Bilboko aireportuak sekulan baino bidaiari gehiago izan ditu (5,9 milioi), Donostiako (315 000), Iruñeko (242 520) eta Gasteizko (174 022) aireportuetan ere gora egin du. Hondarribiak Londresekin duen lotura berreskuratuko du uda honetan, uztailaren 10etik aurrera martxan egonen baita Donostia eta Londres lotuko ditu uztailaren 10etik irailaren 4ra arte, astean 2 egunetan, astelehenetan eta ostiraletan....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Gaztelugatxen aparkalekua eginen?

Gaztelugatxeko guneak sekulako arrakasta eta ikusmina bildua du telebistako serie baten bidez. Aparkaleku baten egitearen proiektua aztertzen ari dira. Saileko teknikariek egindako txostenak ondorioztatzen du ez duela "ondorio kaltegarririk" eraginen eta, beraz, "onuragarria " dela. Aparkalekuak 51 turismo, bi autobus eta bizikletendako lekua izanen du, eta garraio pribatuaren erabilera ahultzea du helburu. Gune turistiko handia bihurtu da, eta joan den udan 235.000 bisitari...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Txotx denboraldia

Joan den astean hemendik iragarri bezala ireki zen aurtengo txotx denboraldia Astigarragako (Gipuzkoa) Alorrenea sagardotegian, Euskal Herrian 2019ko uztak 12 milioi litro sagardo inguru egitea ahalbidetu du, eta horietatik 8,5 milioi inguru lekuko sagarrarekin egindakoak izan dira. Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapenaren ziurtagiriarekin, 48 sagardotegik (41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban) 3.000.000 litro sagardo egin dituzte. Jatorrizko izendapena duen euskal sagardoa...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016