Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa: alarma egoera

Espainiako Estatu osoan bezala, Hegoaldean ere alarma egoera zabaldua da koronabirus pandemiari buru egiteko. Neurri zehatzak hartzera behartzen du egoera berriak eta garrantzitsuenetakoa, izanen duen eragina, herritarren zirkulazio askea mugatzeko erabakia da: beharrezkoak ez diren joanetorriak gelditu, etxean egon beharko dute herritarrek ondoko 15 egunetan....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

"Gu ere bai" ekimena

Gu ere bai izeneko ekimena eta agiria aurkeztu dituzte euskal kirolariek Bilbon, San Mames kirol-zelaian, euskal selekzioek nazioartean parte hartzea aldarrikatzeko. 750 kirolari baino gehiagok sustengatu dute manifestua eta heldu den udaberrian gai horren inguruan antolatuko diren ekitaldiak babestuko dituzte, "euskal selekzioen eta kirolaren aldekoak izanen direlako". Yaser Hamed (Leioa, Bizkaia, 1997) futbolariak irakurri du agiria, bertze kirolarien izenean. Ekimena eta...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Martxoaren 8ko ekitaldiak

Aurten martxoaren 8a igandea izanez, mugimendu feministak ez du grebarik egin. Hala ere, milaka emaztek Euskal Herriko hiri eta herri desberdinetako karrikak bete dituzte, borroka feminista defendatzeko eta "beste gizarte eta ekoizpen eredu" bat aldarrikatzeko. Besta giroan, musika, dantza eta hainbat pankartekin iragan dira ekitaldiak. Pankartetan ikus zitezkeen prostituzioaren abolizioa eta matxismoak hil dituen emazteak oroitzeko apailatuak zirenak. Halaber, emazteentzat...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Hauteskundeei buruzko inkesta

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak hauteskundeei buruzko aurreikuspenak argitaratu ditu. Hauen arabera, gaur egun Eusko Jaurlaritza sustengatzen duten bi alderdiek goiti indar hartuko dute apirilaren 5eko bozetan. Orain baino legebiltzarkide bat gehiago eskura dezake EAJk, eta hiru gehiago PSE-EEk. Gisa horretan, 41 legebiltzarkide lituzke gobernuak, gehiengo absolutua ukaiteko behar direnak baino hiru gehiago. Jeltzaleak irabazle lirateke Araban, Bizkaian...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Berdinna 2020 saria

Astelehen Lilak elkarte feministak eskuratu du Berdinna 2020 saria, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren eskutik. Berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren kontra egin duen lanarengatik saristatua izan da elkartea. Hau 2007an sortu zen eta geroztik emazteei laguntza juridikoa emateaz, psikologoak eskaintzeaz eta indarkeria matxistaren ondorioak agerian ezartzeaz arduratu da. Nafarroako Jauregiko areto nagusian ospatu da ekitaldia martxoaren 4an. Han izan...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Espetxe politika

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak bilkura egin du AVT biktimen elkartearekin, eta erran dio ez dutela aldaketarik eginen espetxe politikan. Euskal presoen hurbiltze prozesuan, kasuak banazka aztertuko omen dituzte. Beren kondena bukatzen ari direnak kontutan hartuko dituzte lekualdaketak egiteko, eta edozein gisaz, legedia betez emanen dituzte urratsak. Espainiako Espetxe Araudiak dio presoak bere sorterritik hurbilen dagoen presondegian egon behar...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016