Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa: Eusko Jaurlaritza zorra handitzeko prest

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, euskal enpresek ez dute pairatzen birusaren eragina, "momentuz". Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuak erran du, gaur-gaurkoz ez dela horniketa arazorik enpresek "bide alternatiboak" bilatu dituztelako. Beraz, azpimarratu du "goizegi" dela aparteko neurriak martxan jartzeko. Hala ere, gobernuak aitortu du arazo batzuk sor daitezkeela salgaien alorrean batez ere, eta horiei aurre egiteko hainbat neurri prest ditu: horien artean,...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa eta kirola

Kirol hitzordu gehienak gibelatuak dira hegoaldean: hala nola pilotan txapelketa nagusiko neurketak. Halaber futbol, saskibaloi eta eskubaloiko amateur maileko neurketak. Errege kopako finala Errealak eta Bilbo Athetikek, apirilaren 18an jokatu behar zutena, gibelatua izan da eta noiz jokatuko den ez da finkatua bainan maiatzaren azken astea aipatzen da....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa: erretiroa berriki hartu duten medikuei deia

Ibilbide profesional luzeko eta esperientzia handiko medikuak osasun-zerbitzuetan berriro lanean hasteko aukera ari da aztertzen Jaurlaritza. Josu Erkoreka bozeramaileak zehaztu duenez, neurri hori "krisiak indarrean jarraitzen duen bitartean" egon litzateke ezarria: "Gaitasun osoa duten langileak dira, prestakuntza ezin hobea dute, esperientzia handikoak dira, eta erantzuna emateko prest egon liteke", adierazi du....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa: ikastetxe guziak hetsiak

Hetsi dituzte ikastetxeak Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Araban. Hamabost egunerako hartu dute erabakia. Ikastetxeetako langileak beren ohiko ordutegian ariko dira lanean, eta material didaktikoa prestatu eta ahal den neurrian ikasleen esku jarri beharko dute, etxetik ikasten jarrai dezaten. Irakaskuntzan eragiteaz harago, ikustekoa da orain nola eragiten duten neurri horiek beste sektoreetan, haurren gurasoek orain arte inoiz izan ez den egoera bati egin beharko baitiote...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Dagoeneko 521 kasu eta 19 hil Erkidegoan

Dagoeneko 19 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez Euskal Herrian. Guzira, 521 kasu antzeman dituzte, ostiralean zenbatutakoak baino 104 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoan birusak izaten ari duen bilakaeraren azken datuak jakitera eman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. 222 pertsona ospitalean dira EAEn. Gipuzkoan 46 kutsatu (16 ospitaleratu) antzeman dituzte, Bizkaian 115 (53 ospitaleratu) eta Araban 360 (153 ospitaleratu). Nafarroan 183 dira kutsatuak dagoeneko, 34...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Bakarrik izanen da baimenduta pertsonen mugimendua

Elikagaiak, sendagaiak, erregaiak eta oinarrizkoak diren gauzak erosteko, osasun zentroetara joateko, lanerako joanetorria egiteko, bankuetarat joaiteko eta beste edozein jardueratarako, behar bezala justifikatuta badago. Etxetik ateratzen den pertsona, bakarrik aterako da beti. Autoz mugituz gero ere, pertsona bakarra joan daiteke ibilgailuan. Ostalaritza, merkataritza eta aisialdi gune guziak hetsirik izanen dira; halaber eskola, ikastetxe, ostatu, jatetxe ala kirol...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016