Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

EAEko Auzitegi Nagusiak langile guziei probak egitera behartu du Osakidetza

Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bere langile guziei Covid-19a detektatzeko probak "presaz eta berehala" egitera behartu du Osakidetzak. Neurri hori justifikatua da, sindikatuen iritziz, dagoeneko profesionalen artean detektatutako kutsatze kopuruagatik. Guzira 1.206 dira proba positiboekin eta 848 profesional, "proba egin ez bazitzaien ere, baieztatutako kasuekin edo balizko Covid-19 kasuekin izandako kontaktu gisa kalifikatzen dira"....

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Maska ekoizpena

Behar beharrezkoak diren maskarak eskas dira Hegoaldean ere. Bainan ekoizteko erabiliko diren hiru makina heldu dira Txinatik Bizkaira, Mondragon kooperatibako kide den Mondragon Assembly enpresak Txinan ekoitzi ondoren. Korporazioko beste enpresa bat, Bexen Medical, arduratuko da produktu hori ekoizteaz, eta hilabetean 10 milioi unitate baino gehiago egitea da helburua Etxebarrian eta Hernanin. Datozen sei hilabeteetan, 60 milioi maskara kirurgiko ekoiztea da asmoa, Espainiako...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

EAJ eta EH Bildu, kritiko

"Inprobisatzea" aurpegiratu dio Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak, eta pandemiaren kudeaketari kritika gogorrak egin dizkio. Birusaren bilakaerari buruzko informazio nahikorik ez emaitea, eta erabakiak "presaka" hartzea eta "zuzendu" behar izaitea leporatu dio gobernuari. "Gobernuak ez badio Jaurlaritzari ematen konfinamendutik ateratzeko neurrien eskumena, ez du izango aldeko gure botorik 15 egun barne larrialdi egoera luzatu nahi badu". "Gehiago egin...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Koronabirusa Hegoaldean: 18.027 kutsatuak eta 1.527 hildako

Otsailaren 28an agertu ziren koronabirusak kutsatutako lehen bi kasuak Euskal Herrian: Araban bat eta Gipuzkoan bestea. Nahiz eta egunetik egunera egoera aldatu, azken datuen arabera orain arte 18.027 pertsona jo ditu gaitzak, eta 1.527 hil. Ospitaleetan 6.612 laguni eman diete senda agiria orain arte. Nafarroako Gobernuak ospitaleetan hildakoak soilik zenbatu ditu apirilaren 16ra arte; egun horretan jakinarazi du zahar etxeetan 79 hildako bazirela....

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Deskonfinamendua "lurraldeka" eginen dela dio Sanchezek

Espainiako Kongresuak oniritzia eman dio, ofizialki, alarma egoera maiatzaren 10era arte luzatzeari. Alarma egoeraren luzapena burutzean hasiko da "fase berria", Pedro Sanchez gobernuburuak jakinarazi duenez. "Deskonfinatzea" izanen da aro berri hori. Sanchezen hitzetan, konfinamendua arintzeko prozesua "emeki" eta "mailaka" eginen dute. Espainiako gobernuburuak iragarria du "deseskalatzea ezberdina" izanen dela, hots ez dela modu berean eginen Espainiako Estatuaren menpeko...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Langile autonomoentzat diru laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak COVID- 19 pandemiaren ondorioei buru egiteko neurriak zehazten dituen foru lege dekretua onartu du. Lege honen arabera, alarma egoera abiatu zenetik beren aktibitatea gelditu behar izan duten langile autonomoek diru laguntzak eskuratuko dituzte. Halaber, jarduera gelditu gabe irabazi murrizketak jasan dituztenak ere lagunduak izaten ahalko dira. Lehenbiziko kasuan direnek 2.200 euro hunkituko dituzte, bigarrenean direnek, aldiz, 700 edo 800 euro....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016