Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Langabezia apaldu da

Lehen hiruhilekoan langabezia apaldu da Hego Euskal Herrian. Espainiako Estatistika Institutuak zabaldu duen inkestak erakusten du Euskal Autonomia Erkidegoan 4.500 pertsona gutiago daudela lanik gabe, eta 1.900 Nafarroan. Aitzineko hiruhileko kopuruekin alderatuz, Espainiar Estatu osoko langabeen apaltze handiena EAEn gertatu dela agertzen da. Hala ere, gogoan izan behar da inkesta horren emaitzek ez dutela kontutan hartzen COVID-19 pandemiak sortu duen krisi egoera....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

San Prudentzio bestak balkoietan

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunez ospatzen dira Gasteizko bestak, Arabako patroi sainduaren omenez. Bezperatik hasten dira ospakizunak, "erretreta" deitzen duten ekitaldi batekin. Haatik, usaian karrikak betetzen dituen danborrada balkoietara mugatu behar izan dute, COVID-19 gaitza dela medio. Maite Ruiz de Austri animazioko filmen zuzendariak, berriz, pregoi birtuala aurkeztu du. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak ere agerraldi telematikoa egin du. Foru Aldundiaren sustengua...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Txirrindularitza

Txirrindularitzan ere ondorioak izanen ditu COVID-19 pandemiak. Aurten ez dira jokatuko Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa. Apirilaren 6tik 11ra egin beharra zen Euskal Herriko Itzulia, baina konfinamenduak lasterketa hori gibelatzera behartu zituen antolatzaileak. Udan egiteko xedea izan zuten, baina azkenean osoki ezeztatzeko erabakia hartua izan da. Donostiako Klasikorik ere ez da izanen aurten. Bi lehiaketak 2021ean iraganen dira, beraz....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Kulturgileentzat diru laguntzak

Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak segurtatuko dizkie COVID- 19ak irabazirik gabe utzi dituen kulturgintzako langileei. Denetara, 2,5 milioiko diru zama bideratua izanen da egoera larrian dauden langile autonomo profesionalen sustengatzeko. Lanbide erakundearen bidez kudeatuko da programa, Kultura Sailarekin lankidetzan. Kulturgileek 1.200 euro eskuratu ahalko dituzte hilabetean, gehienik. Konfinamendua hasi zenetik eta sei hilabetera iraunen du programak. Langile...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Gernika 83 urte

Apirilaren 26an bete dira 83 urte Gernikako bonbardaketa gertatu zela. Urteburu hori oroitarazteko, ekitaldi zenbait egin dituzte, Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformak antolaturik, baina ez usaiako moldean, konfinamendu egoerak ez baitu jende elkarretaratzerik ahalbidetzen. Igande eguerdian, ohiko lore eskaintza egin dute. Maria Uribe auzapez-ordeak egin du, bakarrik eta bisaia maskaturik. Bonbardaketa hasi zen tenorean, 15:45ean, sirena, ezkila eta...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Mercedes eta Volkswagen berriz lanean

Apirilaren 27an lanean hasi dira berriz Gasteizko Mercedes eta Nafarroako Volkswagen lantegiak. Martxoaren 16an gelditu behar izan zuten ekoizpena, COVID-19 gaitzaren ondorioz. Lanera itzultzea baldintza berezietan egin da bi lantegietan. Hasteko, lanaldiak berrantolatu behar izan dituzte, egun bakoitzean langile talde bat bakarrik lanean aritzeko gisan, ondoko bi asteetan Mercedes-Benz-en kasuan, eta hiru asteetan Volkswageni dagokionez. Lanean hasi aitzin, bi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016