Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

COVID-19-aren hedapena neurtzeko plana

COVID-19 gaitzak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen hedapen maila neurtzeko bi plan abiatu berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Alde batetik, Espainiar Estatuan bezala, seroprebalentziari buruzko ikerketan parte hartuko dute 5.000 herritarrek. Bestalde, euskal osagarri sistemak bertze ikerketa bat martxan ezarri du, "galbahetze selektiboko plana" deitu duena. Azken hau zuzendua izanen zaie eritasunak eragin handiena izan duen mementoan sintomak agertu baina testarik egin ez...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Jose Luis Zumetaren heriotza

Jose Luis Zumeta margolari ospetsua apirilaren 22an hil zen Donostian, 81 urtetan. 1939ko apirilaren 19an sortua zen Usurbilen (Gipuzkoa). Bere obretan abstrakzioaren eta figuratiboaren mugetan ibiltzen zen, eta gehienbat kolore biziak erabiltzen zituen. Haren obrak Euskal Herriko eta atzerriko museo garrantzitsu anitzetan daude erakusgai, bai eta erakunde publiko eta pribatuen egoitzetan ere. Gerla ondoko euskal artistarik garrantzitsuenetako bat da. 1965ean Gaur taldea...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Donostiak 2,6 milioi euro prestatu ditu taberna, jatetxe eta saltoki txikientzat

Donostiako Udalak 2,6 milioi euroko laguntza prestatu du hiriko taberna, jatetxe eta saltoki txikientzat. Laguntza horiek datorren astelehenetik aurrera eskatu ahalko dira, eta "plan integral" baten parte dira. Plan horrek jarduera zehatzak aurreikusten ditu komertsio horiek ireki ahal izateko....

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

San Ferminak ezabatuak

Aurtengo San Ferminak ezabatuak izan dira. Urte osoa beharko dute goaitatu Sanferminzaleek beren hitzordu nagusiaz gozatzeko....

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

100.000 kako banatuko dituzte Nafarroan, toki publikoetan ezer hunkitzea saihesteko

Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala, hasi da herritarrei 100.000 "non touch" gailu dohain banatzen. Kako forma duen tresnak etxetik kanpo COVID- 19a heda l e z a k e t e n elementuak eskuz hunkitzea baztertzen du. Tresna eskuaren ezaugarri anatomikoei egokitzen zaie, ateen krisketei eragin ahal izateko kako bat dauka eta hortz bat ere jarri diote, igogailuko, datafonoetako, txirrinetako edo kutxazain automatikoetako botoiak sakatzeko....

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Antxoaren arrantza abiatu dute arrantzaleek

Antxoaren arrantza ezohiko segurtasun neurriak hartuta abiatu dute arrantzaleek. Bermeo eta Santoña aldera joan dira. Hilabete batez gelditurik egon da antxoaren kanpaina, koronabirusak eragindako krisiagatik. Prezioak mantentzea izanen dute arrantzaleek helburu. Itsasontzi bakoitzak gehienez arrantza dezakeen antxoaren kopurua 10 tonatik 6ra jaustea erabaki dute kofradiek, arraina prezio "egokian" saldu ahal izateko. Arrantzaleak haserre agertu dira lehen salmentekin,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016